Kirol bat praktikatzen hasten zarenean ez dakizu honek noraino eramango zaituen ez eta zer irakatsiko dizun. Beti jolas bat balitz bezala hasten da eta denbora aurrera joan ahala konturatzen zara jada ez dela jolas bat, zure bizitzako zati garrantzitsu bat baizik.
Kanpotik ikusita badirudi denbora kentzea bakarrik lortzen duela: ikasketak aurrera ateratzeko denbora gutxiago, lagunekin arratsaldeak eta jai asko entrenamenduengatik aldatzea… Momentu askotan ez da erraza, eta are gutxiago exijentzia altuko eta askotan emaitza gutxiko kirol bat aukeratzen bada, atletismoa esaterako. Momentu zailenetan ere kirol hau egiten jarraitzeko gogoak izateak erakusten dizu zure bizitzako parte egin dela. Baina adikzio honek ematen dituen momentu onak txarrak baino askoz gehiago dira, eta horiek ez dira soilik garaipenak: estatu osotik bidaiatzea, txapelketa garrantzitsuetan parte hartzea, emaitza onak lortzea eta jakina, jendea ezagutzea, ez bakarrik kantitate aldetik baizik eta kalitateari dagokionez; ezeren truke beren denbora eskaintzen dizun jendea eta entrenatzaileak (urte askotan nire entrenatzaile izan den Edu Frutos esaterako). Kirol guztiek dituzte bi alderdi hauek; momentu txarrek lekzioak irakasten dizkigute eta onek kirol hau praktikatzeak merezi duela erakusten digu. Konbinazio honek egiten du kirola, atletismoa, hain berezi eta hain ezinbesteko inoiz jolas honetan.