"Koadrilak batzea, euren parte hartzea sustatzea eta ekitaldien antolaketan inplikatzea lortu dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2013ko abu. 20a, 12:00

ZALOA SANJURJO GARCIA (Laudio, 1989) Jaiak Koordinakundeko kidea da, Laudioko 15 jai-kuadrilla bildu eta herriko jaietan hamaika ekitaldi antolatzen dituen eragilekoa. 

Abuztuaren 15ean hasi ziren jaiak, zer moduz joan dira lehenengo egunak?

Espero genuen bezain ondo joan dira lehenengo egunak, nire ustez. Aurten gainera, lehenengo hiru hauetan bi ekitaldi berri estreinatu ditugu:  Krazy Beach Voley Jaia, voleibol txapelketa dena, eta herri afaria txosnagunean, eta oro har, jendearengan harrera oso ona izan dutela ematen du.

IZEN-ABIZENAK: Zaloa Sanjurjo Garcia
JAIOTZE URTEA ETA LEKUA: 1989an Laudion
- Jaiak 15ean hasi ziren, zer moduz joan dira txupinazoa eta lehenengo bi egunak?
Espero genuen bezain ondo joan dira lehenengo egunak, nire ustez. Aurten gainera, lehenengo hiru hauetan bi ekitaldi berri estreinatu ditugu:  Krazy Beach Voley Jaia, voleibol txapelketa dena, eta herri afaria txosnagunean, eta oro har, jendearengan harrera oso ona izan dutela eman du.
- Jaiak Koordinakundeak "kalera ateratzeko deia" egin zuen jai herrikoi eta parte hartzaileak indartzeko, hala izan da?
Bai, noski; hala da urtero. Gure helburua hori izan da beti, eta denborarekin, pixkanaka-pixkanaka, lortzen ari gara. Hasiera batean kuadrilak batzea eta batera lan egitea lortu genuen. Geroago, jaien inguruan prestatutako ekitaldi eta kalejiretara hurbiltzea, parte-hartzea eta, bakoitzak ahal einean, baita antolatzera ere iritsi da. Orain dela bi urte, jaiak prestatzeko udaletxeak martxan jarritako eredu berri batetan ere 
- Zenbat kuadrillek osatzen dute Koordinakundea?
15 jai-kuadrillek osatzen dute gaur egun Koordinakundea. Jende kopurua? Zaila da kalkulatzen, gutxi gora behera 400-500 pertsona izango gara. 
- Koordinakundeak 30 ekitalditik gora antolatu ditu, azpimarratzekorik?
Nire iritziz, azpimarratzekoa dena da jendearen ilusioa eta lana. Nola antolatzen diren kuadrilak haien artean hainbat ekitaldi ezberdin egiteko eta nola ere, urteekin, programatu diren aktibitate mota desberdin asko. Aipatzeakoa da, adibidez, azken bizpahiru urteetan Jaiak Koordinakundeak antolatutako ekitaldi berri bat baino gehiago umeentzako izan direla.  Hau da, batez ere, gure herrian zaindu behar dena: jendearen animoa Laudioko Erroke Deunak beste jai mota izatea, jai herrikoiak eta parte-hartzaileak alegia.
- Urte batzuk dira pankarta lehiaketa antolatzen duzuela, zer nolako mezuak jaso dituzte kuadrillek aurten? Noiz eta nola ebatziko da lehiaketa?
Ba denetarik egon da pankartetan, beti bezala, baina bai nabaria izan dela aurten Fracking-aren aurkako mugimendua. Hortaz aparte, krisi ekonomikoaren inguruko komentarioak egin dira ere bai. Nire kuadrila, adibidez, mezu zehatza eta zuzena bidali nahi izan du pankartarekin: "Jaiak berpiztu. Pasa pilota jai eredu berri bati". Beraz, esan dezakegu kuadrila bakoitzak beren pankarta erabiltzen duela, ez bakarrik jaien inguruko gaietaz hitz egiteko, baizik eta urtean zehar gertatutakoak eta haien kezkak ere kanporatzeko. Lehiaketaren irabazleak Odoloste egunean ezagutzen dira, goizeko ordu bi eta erdietan, eta azken urteetan, behintzat, bozketa baten bitartez aukeratu izan dira.


IZEN-ABIZENAK: Zaloa Sanjurjo Garcia

JAIOTZE URTEA ETA LEKUA: 1989an Laudion

Jaiak 15ean hasi ziren, zer moduz joan dira txupinazoa eta lehenengo bi egunak?

 Espero genuen bezain ondo joan dira lehenengo egunak, nire ustez. Aurten gainera, lehenengo hiru hauetan bi ekitaldi berri estreinatu ditugu:  Krazy Beach Voley Jaia, voleibol txapelketa dena, eta herri afaria txosnagunean, eta oro har, jendearengan harrera oso ona izan dutela eman du.ç

Jaiak Koordinakundeak "kalera ateratzeko deia" egin zuen jai herrikoi eta parte hartzaileak indartzeko, hala izan da?

Bai, noski; hala da urtero. Gure helburua hori izan da beti, eta denborarekin, pixkanaka-pixkanaka, lortzen ari gara. Hasiera batean kuadrilak batzea eta batera lan egitea lortu genuen. Geroago, jaien inguruan prestatutako ekitaldi eta kalejiretara hurbiltzea, parte-hartzea eta, bakoitzak ahal duen heinean, baita antolatzera ere iritsi da. Orain dela bi urte, jaiak prestatzeko udaletxeak martxan jarritako eredu berri batetan ere 

 

Zenbat kuadrillek osatzen dute Koordinakundea?

15 jai-kuadrillek osatzen dute gaur egun Koordinakundea. Jende kopurua? Zaila da kalkulatzen, gutxi gora behera 400-500 pertsona izango gara. 


Koordinakundeak 30 ekitalditik gora antolatu ditu, azpimarratzekorik?

Nire iritziz, azpimarratzekoa dena da jendearen ilusioa eta lana. Nola antolatzen diren kuadrilak haien artean hainbat ekitaldi ezberdin egiteko eta nola ere, urteekin, programatu diren aktibitate mota desberdin asko. Aipatzeakoa da, adibidez, azken bizpahiru urteetan Jaiak Koordinakundeak antolatutako ekitaldi berri bat baino gehiago umeentzako izan direla.  Hau da, batez ere, gure herrian zaindu behar dena: jendearen animoa Laudioko Erroke Deunak beste jai mota izatea, jai herrikoiak eta parte-hartzaileak alegia.

 

Urte batzuk dira pankarta lehiaketa antolatzen duzuela, zer nolako mezuak jaso dituzte kuadrillek aurten? Noiz eta nola ebatziko da lehiaketa?

Ba denetarik egon da pankartetan, beti bezala, baina bai nabaria izan dela aurten Fracking-aren aurkako mugimendua. Hortaz aparte, krisi ekonomikoaren inguruko komentarioak egin dira ere bai. Nire kuadrila, adibidez, mezu zehatza eta zuzena bidali nahi izan du pankartarekin: "Jaiak berpiztu. Pasa pilota jai eredu berri bati". Beraz, esan dezakegu kuadrila bakoitzak beren pankarta erabiltzen duela, ez bakarrik jaien inguruko gaietaz hitz egiteko, baizik eta urtean zehar gertatutakoak eta haien kezkak ere kanporatzeko. Lehiaketaren irabazleak Odoloste egunean ezagutzen dira, goizeko ordu bi eta erdietan, eta azken urteetan, behintzat, bozketa baten bitartez aukeratu izan dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide