SAIA baimenaren inguruko polemika ez da gelditu

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2013ko eka. 26a, 10:07

Pasa den astean SAIA baimenak jasotzen dituen ikerketa sismikoak bukatu ziren Aiaraldean. Astearte gauean, ordu txikitan, kamioi bibragailuek bere lana amaitutzat eman zuten eskualdean eta langileek kableak zein geofonoak jaso eta eraman zituzten.

Asteazkenean bertan manifestazio batek Luiaondo eta Laudio lotu zuen eta 300 herritarrek parte hartu zuten mobilizazioan ikerketen emaitzak gero ez ohiko gasa ustiatzeko balio dezaketela salatzeko.

EVEk eta Fracking-aren aurkariek prentsa oharrak argitaratu dituzte

Pasa den astean SAIA baimenak jasotzen dituen ikerketa sismikoak bukatu ziren Aiaraldean. Astearte gauean, ordu txikitan, kamioi bibragailuek bere lana amaitutzat eman zuten eskualdean eta langileek kableak zein geofonoak eraman zituzten.

Asteazkenean bertan manifestazio batek Luiaondo eta Laudio lotu zuen eta 300 pertsona inguruk parte hartu zuten mobilizazioan ikerketen emaitzak gero ez ohiko gasa ustiatzeko balio dezaketela salatzeko.

EVEk eta Fracking-aren aurkariek prentsa oharra argitaratu dituzte

Hala ere, SAIA baimenaren inguruko tira-birak ez dira guztiz amaitu. Alde batetik, EVEk oharra argitaratu du bere web-atarian salatzeko Orozkon zein beste lekutan sabotajeak jasan dituela ikerketa sismikoak egiten dituen enpresak. Sabotajeek eragindako kalteak 170.000 eurotan baloratu ditu erakunde publikoak. Aldi berean, azpimarratu du SAIA baimenaren helburua gas konbentzionala esplotatzea dela.

Bestalde, oharra plazaratu zen egun berean, eztabaida gauzatu behar zen Orozkon SAIA baimenaren inguruan. Mahai-ingurua udalak antolatu zuen eta SHESAk -SAIA baimena jaso duen EVEko enpresak-, Fracking Ez Arabak eta Fracking Ez Aiaraldeak parte hartuko zutela iragarri zen. Ostegunean, SHESAk adierazi zion Udalari ez zuela parte hartuko.

Fracking-aren aurkariek Orozkora hurbildu ziren ekimenean parte hartzeko eta oharra zabaldu dute gero: "kale egin ondoren, herritarrek zituzten kezka gehienak erantzunik gabe geratu dira, eta ezin izan dute jakin, adibidez, gaur egun objektibo konbentzionalen gerizpean lortzen ari diren informazioa etorkizun hurbilean gas ez konbentzionala haustura bitartez ateratzeko ez ote duen balioko, edo zerikusirik baduen SAIA baimenak gas ez konbentzionalarekin, kontutan izanik bai Hego, Ekialde edo Mendebaldetik SAIArekin muga duten beste hainbat baimenetako helburua gasa frackingaren bitartez ateratzea dela."

Ekintza gehiago

Fracking Ez Aiaraldeak iniziatiba gehiago antolatu ditu. Gaur bertan bideo emanaldia egingo dute, 19:00etan Kultura Etxeko 30. gelan. "Gasland" dokumentala jarriko dute Fracking-aren eraginak zabaltzeko.

Larunbatean Ugaon 12:30ean egingo den manifestaziora joateko eskualdeko plataformak bizikleta ibilaldia egingo du. 11:00etan Laudioko Plazatik abiatuko dira txirrindulariak, ordu laurden geroago Aretako Kultur Etxetik igaroko dira eta 11:45ean Arrankudiaga-Zolloko Udaletxean dagoen jendea jasotzea espero dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide