Zapatuan Arabako lokotx-bilketa eta txinga-eroate txapelketak jokatu ziren Artziniegan. Lokotx-bilketako nesken kategorian, Gasteizko Betagarri taldeko Naiara Ferrán izan zen garaile, bigarrena Itxaso Hernandez eta hirugarrena Nikola Boulova; gizonezkoen kategorian ere gasteiztar bat nagusitu zen, Alberto Ibáñez. Aritz Iturribarria eta Guillermo López artziniegarrak 3. eta 4. postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Txinga-eroate probari dagokionez, azken urteotan ohikoa den moduan, Román Hierro Olabarria laudiarra izan zen jaun eta jabe. Hierrok 20 untze egin zituen, eta Kerman Pérez de Heredia 2. sailkatuak, 13.
Argazkiak: Aintzane Iturribarria eta Xabi Zalbide