Urteak dira Aiaraldeko Gazte Asanbladek euren arteko elkar-ezagutza eta elkarlana sustatzeko lanari ekin ziotela. Bide horretan, gazte egun bateratuak, lan koordinatua, esperientzien elkar-trukea eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte, bai eta uda-aldean antolatu ohi duten Gaztetxeen aldeko martxa ere.
“Herritik gailurrera, Aiara eraikitzera” da aurtengo martxarako hautatu duten goiburua, eta “gazteok gure aisialdia eta etorkizuna autogestioaren bitartez antolatzeko beharra” aldarrikatuko dute herriz herri. Ohi bezala, gazte asanbladek “gazteok kudeatutako espazioen, gaztetxeen beharra” zabalduko dute martxa honen bitartez. Antolaketan Aiaraldeko lau gazte asanbladek parte hartuko dute; Orozkoko Zubiaurrekoak, Amurriokoak, Urduñakoak eta Laudiokoak.
Argazkiak: Maddi Isasi