Urtero legez, Laudio eta Arrankudiaga-Zolloko alkate eta zinegotziak Aretako Santa Anan elkartu dira bi udalerrien arteko mugarriak berrikusteko xedez. Bere garaian udalerri bakoitzari zegozkion mugen kontura piztutako gatazka baten ondorio da ohitura hau, bi udalerrien arteko harreman onen islada.
Aurtengoan alkate eta alkate orde berriek parte hartu dute ekitaldian, alde batetik Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga eta Zolloko alkateak, eta bestetik Amets Meaza Laudioko alkate-ordeak. Era berean, EAJko, Omniako, eta PSEko ordezkariak ere egon dira ekitaldian.