Etxepareren "Lingua Vasconum Primitiae"ren hitzaurrea Rap-era ekarria

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2013ko abe. 3a, 21:07

Euskararen nazioarteko egunean ezagutu dut bideo eta kantu eder hau, ezagun den lehen euskarazko liburuaren (1545) hitzaurre zorrotza rap-eatu du Imanol Epeldek. 

Ederra benetan!

"Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil, eta hetan izan baita, eta baita, zienzia guzietan letratu handirik, miraz nago, jauna, nola batere ezten asaiatu bere lengoaje propriaren faboretan heuskaraz zerbait obra egitera eta eskributan imeitera, zeren ladin publika mundu guzietara berze lengoajiak bezala hain eskribatzeko hon dela. Eta kausa honegatik gelditzen da abataturik, ezein reputazione bage, eta berze nazione orok uste dute ezin deus ere eskriba daiteiela lengoaje hartan, nola berze orok baitute eskribatzen berian.

        Eta zeren orai zuk, jauna, noble eta naturazkoak bezala, baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen heuskara, zuri, neure jaun eta jabia bezala, igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu ene ignoranziaren araura eginak. Zeren, jauna, haiek ikhusirik eta korregiturik plazer duzun bezala, irudi bazautzu, inprimi erazi ditzazun eta zure eskutik orok dugun joia ederra. inprimiturik heuskara, orano izan eztena, eta zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek, berzek bezala, duten bere lengoajian eskribuz zerbait doktrina, eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia, eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abanzatzeko eta obligatu giren guziak Jeinkoari othoiz egitera, dizun mundu honetan prosperoki bizia eta berzian parabizuia. Amen."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide