(Eibarko Juan Antonio Mogel Ikastolako Guraso elkartearen blogean argitaratutako artikulua)
Bai, gauza bera da. Anima Guztien Gaua esan nahi du Halloween-ek, eta bai, Euskal Herrian ere ospatzen zen eta ospatu da atzo goizera arte. Egia da orain etorri den moda hau, plastikozko kalabaza eta disfrazekin, Ameriketatik etorri dela, baina horren aurretik, baita Eibarren ere, kalabazak hustu eta kandelak barruan jarrita jendea beldurtzen ibiltzen ziren gaztetxoak kalean.
Hori bai, badaude diferentzia batzuk. Batetik, Halloween ere euskaraz ospatzen zuten gure aiton-amonek, alegia, ez zuten “Truco y trato” erabiltzen eta ez zuten Halloween esaten, Animen Gaua esaten zioten. Bestetik, ez zuten plastikozko disfrazik erosi behar izaten. Hona bi proposamen aurtengo Animen Gauerako:
Koko-janzteko aprobetxatu etxeko trapu zaharrak. Bai Ameriketan eta bai Euskal Herrian, Halloween-erako koko-janzteko lau trapu zaharrekin nahikoa zen lehen. Ez zegoen sorgin disfrazik erosi beharrik. Eta emaitza askoz beldurgarriagoa zen. Ikusi:
Etxeko trapuekin koko-jantzita:
Erositako disfrazekin:
Xanduli, Manduli….
Gure umeak “Truco o trato” esanez ateratzen dira kalera. Ingelesezko “treat or trick” amerikarraren bertsio espainola da hori. Guk euskarazko tradizioan, era honetako eske errondetan erabili izan den formula bat proposatzen dizuegu:
Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!
Zer diozue? Saiatuko gara denon arten Halloween amerikarrari gure aiton-amonen Animen Gauaren kutsua ematen?
Animen Gaua vs Halloween gaiari buruzko informazioa:
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.