'Yoko eta lagunak' euskaraz sortutako animaziozko pelikula gaur estreinatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2015ko aza. 13a, 09:33

(Hirinet.net web-gunetik jasotako informazioa)

‘Yoko eta Lagunak’ filma 4 urtetik eta 8ra bitarteko umeei zuzenduta dago eta  aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. Umeek beraien kasa jolasten direnean sortzen dituzten “ingurune magikoek” erraztu egiten dute umeentzat beste umeekin eta naturarekin harremanak izatea, edo beraien ametsak, beldurrak eta gurariak bideratzea.

Juanjo Elordi eta  Rishat Gilmetdinov dira pelikularen zuzendariak, Edorta Barruetabeñaren gidoiarekin. Elordi ETBko haur eta gazte programazioko hainbat programatako errealizadorea eta zuzendaria izan da. Animaziozko sei film luze zuzendu ditu: Olentzero  (2002), Unibertsolariak (2004), Olentzero eta Subilaren Lapurreta (2005), Munduaren Bira Doan! (2009), Gartxot (2011) eta Yoko (2015). Elordiren filmek nominazioa jaso dute Goya,  Animamundi eta Cinamina bezalako zinemaldietan eta Gartxot filmarekin ikusleen saria “Les nuits magiques” eta “Aurburn International Film Festival” zinemaldietan.

'Yoko eta lagunak' filman Yoko eta Vik dira protagonistak. Vik eta gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lan bat ematen diote urruneko tokiren batean. Vik oso pozik dago, oraingoan, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko baitute: Yoko. Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera. Baina berriro ere aitari lanpostua aldatu diote, beste hiri batera...

'Yoko eta lagunak' haurrentza pekikula, euskaraz

  • BILBAO - Multiak (Euskaraz)
  • BARAKALDO - Cinesa Max Ocio (Euskaraz/Gazteleraz)
  • CORDOVILLA - Golem la Morea (Euskaraz)
  • DONOSTIA - Principe (Euskaraz)
  • ERRENTERIA - Niessen (Euskaraz)
  • GASTEIZ - Florida (Euskaraz)
  • GETXO - Getxo Zinemak (Euskaraz)
  • IRUN - Txingudi Ocine (Euskaraz)
  • PORTUGALETE - Ballonti (Euskaraz)
  • UHARTE - Itaroa (Euskaraz / Gazteleraz)

Informazio gehiago: Yoko eta lagunak pelikula

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide