Pamela Palenciano (Andujar, Jaen) emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aktibista da. Gaur egun El Salvadorren bizi eta lan egiten duen emakume honek ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egin ditu eta hainbat proiektutan parte hartzen du. Hauen artean, Laudion ikusgai egon den “No sólo duelen los golpes” argazki erakusketa. Honetan, Pamelak berak bere lehenengo bikotekidetik jasotako indarkeria eta indarkeria honek orokorrean adierazten dituen fase ezberdinak erakutsi nahi izan ditu: tolesgabetasuna, maiteminak, tratu txar psikologikoak, tratu txar fisikoak, gizartearen erantzuna, liberalizazioa eta bizitzaren normalkuntza.
Argazkiak: Elixarraitz Mendiguren