Amurrioko Gazte Alaiak (APDEMA) elkarteak urtero antolatzen du udako jaia.
Aurten Amurrioko Aresketa Ikastolan ospatu dute eta jaian parte hartzera hurbildu dira minusbaliotasun psikikoa duten lagun asko. Laudio, Gasteiz, Arabar Errioxa, Menagarai eta Orozkoko Ibarra zentroetako pertsonak izan dira aurten gonbidatuak.
Antolatzaileen esanetan, jaiak APDEMArekin lotura duten gazte eta helduen arteko topaleku izateko helburua du.
Larunbateko jai-eguna Gesaltzako musika bandaren laguntzaz egindako kalejirarekin eta herri poteaoarekin hasi zen. Eguerdian meza eta jarraian bazkaria izan zuten. Bazkalondoan musika jaialdiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta arratsalde partean odolki-jana.
Amurrioko Gazte Alaiak (APDEMA) elkarteak urtero antolatzen du udako jaia. Aurten Amurrioko Aresketa Ikastolan ospatu dute eta jaian parte hartzera hurbildu dira minusbaliotasun psikikoa duten lagun asko. Laudio, Gasteiz, Arabar Errioxa, Menagarai eta Orozkoko Ibarra zentroetako pertsonak izan dira aurten gonbidatuak.