Arakaldoko Udalak berritu duen udal pisu bat alokagai jarri du. Pisua Ugarritza auzoan dago, 5 zenbakian eta 2.ezkerra da.
Pisua altzari barik dago, hornitutako sukaldearekin eta komuna dutxa, itxitura, konketa eta komunarekin. Horrez gainera, egongela eta bi logela ditu. Komuna, sukaldea, zorua eta leihoak guztiz berriztatu dira.
Arakaldoko Udalak berritu duen udal pisu bat alokagai jarri du. Pisua Ugarritza auzoan dago, 5 zenbakian eta 2.ezkerra da.
Pisua altzari barik dago, hornitutako sukaldearekin eta komuna dutxa, itxitura, konketa eta komunarekin. Horrez gainera, egongela eta bi logela ditu. Komuna, sukaldea, zorua eta leihoak guztiz berriztatu dira.
Errentamendu epea 5 urtekoa izango da eta 350 euroko errenta finkatu da oinarri gisa. Pisu hau alokatzean interesatuta dagoen orok Arakaldoko Udaletxera jo dezake eta bertan informazioa eskatu, pisua ikustea ere posiblea da. Lizitatzaileen proposamenak aurkezteko epea ekainaren 5ean amaitzen da.
Udalak pisua esleitzeko oinarri izango diren irizpideak markatu ditu:
1.- 2013ko urtarrilaren 31n Arakaldon erroldatutakoak.
2.- Aurretik Arakaldoko Udalerrian erroldatuta egon direnak, edo egun Arakaldoko Udalerrian erroldatutako senideak dituztenak: seme-alabak, gurasoak, neba-arrebak edo aitita-amamak.
3.- Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan edo Pirinio Atlantikoak Departamenduko Euskal Probintzietan erroldatutakoak.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.