Haur txikien zainketarako eta gernuari eusteko ezintasunari aurre egiteko ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2013ko mar. 26a, 08:22

Laudio Berdintasun arloak bi ikastaro tailer antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako; 0 eta 3 urte bitarteko haurren zainketarako ikastaroa eta gernua eusteko ezintasunari aurre egiteko abdominal hipopresiboen tailerra hain zuzen ere.

Laudio Berdintasun arloak bi ikastaro tailer antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako; 0 eta 3 urte bitarteko haurren zainketarako ikastaroa eta gernua eusteko ezintasunari aurre egiteko abdominal hipopresiboen tailerra hain zuzen ere.

0 eta 3 urte bitarteko haurren zainketarako ikastaroa Udalak AMA elkartearekin batera antolatu du eta batez ere gizonezkoei, bikoteei eta guraso bakarreko familietako emakume titularrei zuzenduta dago. Ikastaroaren helburua haurra jaiotzen den unetik bertatik gizonezko zein emakumezkoei haurraren zaintzaz era autonomo batean arduratzeko gaitasuna eskaintzea da.

Ikastaroan eduki praktikoak eta teorikoak eskainiko dira; elikadura, edoskitzea, higienea, loaldia, segurtasuna, hezkuntza... Maiatzean hasiko den ikastaroa larunbatetan Laudioko Gastronomia Museoan eskeiniko da, 10:30etatik 13:30etara, data hauetan zehazki: Maiatzak 4, 111, 18 eta 25, eta Ekainak 1.

Izen-ematea Udaleko Berdintasun Arloan egin beharko da (94 403 48 50) eta ohartarazi dutenez, ikastaroan parte hartzeko lekua mugatua da.

 

Berdintasun Arloak ere, gernua eusteko ezintasunari aurre egiteko abdominal hipopresiboen tailerra antolatu du. Maiatzaren 6an hasi eta ekainaren 12ra arte luzatuko da ikastaroa, eta goizez edo arratsaldez egiteko aukera egongo da; goizeko taldea astelehen eta asteazkenetan 11:00etatik 12:00etara arituko da, eta arratsaldekoa aldiz 19:00etatik 20:00etara. Tailerrean parte hartu nahi duenak Udalaren Berdintasun arloan eman beharko du izena (Telefono zenbakia: 94 403 48 50) estas 3 € ordaindu behar ditu Laudion erroldatua egonez gero, beste herri batean erroldatua egonez gero tailerraren prezioa 5 eurokoa izango da.

Tailerrean ezingo dute parte hartu hipertentsioa pairatzen duten emakumeek, haurdun daudenek edo haurdun egon daitezkenek eta aldez aurretik ikastaroa egin dutenek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide