Korrika 18 bihar sartuko da Aiaraldeko lurretan. Goizaldeko lehen orduan Barrerilla mendatetik jeitsiko da Urduñara, eta hiria zeharkatutakoan, Amurriora zuzenduko da Saratxoko bidetik. Amurriotik Larrinbeko bidea hartuko du euskararen aldeko lasterketa herrikoiak, Baranbio zapalduta Altubetik ateratzeko gero.
Martxoaren 22an itzuliko da Korrika 18 Aiaraldera: Arrankudiaga, Arakaldo, Laudio eta Okondo gurutzatuz.
Herri guzti hauetan ehundaka herritarrek parte hartuko dute "eman euskara elkarri" lelo duen ekimenean, eta Andoainen hasii eta Baionara arte eraman beharreko lekukoa eta gordetzen duen mezuak ere dozenaka eramala izango ditu Aiaraldean ere. Hamaika dira eskualdean kilometro batez lekuko hau eramateko ardura hartu duten elkarte eta entitateak, euskararen aldeko konpromisoa bere eginez.
Hona hemen kilometroz kilometro martxoaren 20ko ibilbidean lekukoa hartuko duten taldeen eta kilometroen gaineko informazioa.