Istripua Atxetako bihurgune batean gertatu da gaur arratsaldeko lehenengo orduan. Basauriko udaltzainen autoak aurrez-aurre jo du kontrako noranzkoa zihoan beste auto bat. Istripuaren ondorioz bi pertsona zauritu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte bertatik. Udaltzainek zauri arinak baino ez dituzte. Errepidea moztuta egon da baina autoak jaso dituztenean ireki dute berriro ere.
Antza denez, errepidean gaizki gidatzen ari zen auto baten atzetik abiatu da Basauriko udaltzainen autoa. Basauritik Atxetara arteko pertsekuzioaren ondoren, Atxetako bihurgunean kontrola galdu eta aurrez-aurre jo du Bilboko noranzkoan zihoan beste auto baten kontra. Autoak ihes egitea lortu du eta poliziak kontrolak jarri ditu inguruan autoa identifikatzeko.
Hedabideek iragarri dutenez, udaltzainek jarraitzen zuten gidaria Ertzaintzak atxilotu du Laudion.