URKO AÑIBARRO (Laudio, 1976)Uhinak Irrati Libreko kidea da. Urte bateko etenaldiaren ondoren martxan jarri dute berriz Aiaraldeko irrati librea.
Ia urte bateko etenaldiaren ondoren martxan eta indartuta zatozte...
Bai, hala da. Programazio berria egin dugu eta aurki aurkeztuko dugu festa baten bidez. Emisioak,ordea, hasiak daude.
Zer topatuko du Uhinak irratian entzuleak?
Hiru zatitan bana daiteke programazioa. Lehenbizikoan, Uhinak irrati libreak ekoizten dituen saioak daude: La lista negra, Ojo de agila... Magazin beteranoak daude, baita berriak ere. La lista negran esaterako, literatura, musika, zinema, politika... denetarik lantzen dute, ikuspuntu sakarsikoarekin. Ojo de Agilan, aldiz, aktualitateari umoretik egiten diote kritika. Bi saio hauek Uhinak irratiko sorreratik daudenak dira, zazpi urte baino gehiago dituzte. El Abismo de Tanhausel magazinean komikiak, manga, bideo jokoak... jorratuko dituzte, gai "frikiak". Sugearen sagarra izenekoan, berriz, feminismoa eta emakumearen inguruko kontuak landuko dituzte. Saio musikalalak ere badira, El pich prodigioso, Gimm in the rock, sub-gaua, a caraperro, erraldoi txikiak...
Beste bi zutabeak Hala Bedi eta Aiaraldea Irratia liratezke. Goiz eta arratsalde partean Suelta la olla eta Zebrabidea magazinak emitituko dira. Baita Infozazpiren Kale Gorrian programa ere. Bestalde, Aiaraldea internet irratiko saio guztiak Uhinak irratiaren bidez pasako dira FMra. Harian magazina, esaterako, 15:00etan eta 21:00etan entzun liteke.
Komunikazio kanpainarik egingo duzue?
Alde batetik www.uhinak.net webgunean irratsaio guztiak egongo dira eskura, baina kalera ere ateratzekoak gara jende guztiak jakin dezan Uhinak irratia bueltan dagoela. Aurkezpen festa ere tartean dugu. Oraindik ez dugu data zehaztuta, baina otsaila inguruan izango da ziurrenik.
Aurrera begira zein asmo duzue?
Betidanik izan ditugu arazo teknikoak, Luiaondo eta Laudiotik kanpo irratia entzuteko zailtasunak daude. Arazo horiek konpondu nahian gabiltza, nahiko zaila eta garestia da. Problema horiek konpontzen saiatuko gara.