10 urte preso eman ondoren, Aitor Kortazar laudioarra libre utzi dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko abe. 28a, 16:29

Frantziak gaur espainiaratu du Aitor Kortazar preso laudioarra ia hamar urteko espetxe zigorra bete ondoren. Barajaseko aireportuan aske gelditu da gaur arratsalden senide eta lagunak zai zituela.

Aitor Kortazar laudioarrak abenduaren 22an bete zuen ETAko kide izateagatik Frantziak ezarritako espetxe zigorra. Zigorra beteta, pasa den larunbatean Espainiara entregatu behar zuten laudioarra, baina Espainiak bere aurkako auzirik ez dagoela ziurtatu behar zuela eta, preso izan dute gaur arte.

Ongi etorria gaur, 21etan Anuntzibaiko peajean

Frantziak gaur espainiaratu du Aitor Kortazar preso laudioarra ia hamar urteko espetxe zigorra bete ondoren. Barajaseko aireportuan aske gelditu da gaur arratsalden senide eta lagunak zai zituela.

Gaueko 21etan Anuntzibaiko peajean egingo diote senide eta lagunek lehenengo ongi etorria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide