Uda hastearekin batera abiatu genuen Udako Argazki-postalen I. Lehiaketak berea eman du. Ia hiru hilabetetan parte hartzera irekita egon den atarian argazkiak jasotzeko epea Irailaren 21an bukatzen da, bihar asteartea alegia. Oraindik ere garaiz zabiltzate beraz, udan zehar ateratako argazkiei birpasa eman eta zuen luma lanean jartzeko.
Lehiaketan parte hartzeko aukera asteartean itxiko dugu eta 10 eguneko epean sarituak nortzuk izango diren argitara emango dugu. Era berean epaimahaia nortzuk osatu duten ere aditzera emango dugu.
Azken eguna beraz, ez ezazue aukera galdu eta astindu zuen artxibategiak! Egin klik!