Euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrak jarraipen zabala izan du Aiaraldean
LAB eta ELA sindikatuko ordezkarien aditzera eman dutenez, euskal gehiengo sindikalak eta eta hainbat eragile sozialek deitutako greba orokorrak erantzun oso zabala izan du Aiaraldeko herrietan.
Koldo Urkixo LAB sindikatuko ordezkariak grebaren balorazio positiboa egin du; “gizarteak murrizketei behar bezala erantzun die, eskualdean erantzun bikaina izan du grebak eta jendeak argi adierazi du egoera hau borrokatu eta aldatu nahi duela”. Urkixoren esanetan “borroka eta mobilizazioa dira eraldaketarako giltza”.
Ildo berean, Iñigo Egiguren ELA sindikatuko ordezkaria ere pozik agertu da grebaren jarraipenarekin; “sindikatu eta elkarteek egindako lan handiak emaitza paregabea izan du eskualdean”. “Greba arrakastatsua izan da oso, baina borroka ez da hemen geratzen, borrokatzen jarraitu beharra dago” aldarrikatu du Egigurenek.
Enpresa txikiak eta ertainak
Sindikatuetako ordezkariek eman dituzten datuen arabera, eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan grebaren jarraipena ia erabatekoa izan da. Murgako, Laudioko eta Amurrioko industria-guneetan oso lantegi gutxik ireki dute, eta egin duten horietako askok ateak ixtea erabaki dute langileen piketeen ondorioz. Iñigo Egigurenek grebak sektore honetan %100eko jarraipena izan duela adierazi du. Eskualdeko industria-gune nagusiak itxita egon dira.
Enpresa handiak
Industria-guneetako enpresa txikien kasuan ez bezala, enpresa handietan grebak izan duen jarraipena murritzagoa izan da. ELA sindikatuko ordezkariek emandako datuen arabera; Aiala Vidrion % 50ekoa izan da jarraipena, Amurrio Ferrocarriles-en % 100ekoa, Envases-en % 40ekoa, Kime eta Kiderren ia erabateko jarraipena, Aianox enpresan % 75ekoa eta Lip-en langileen %10a lanera joan da. Egigurenen esanetan Tubacex eta Tubos Reunidos taldeko enpresetan langileen % 80ak grebarekin bat egin du. LABeko ordezkariek azaldu dute Amurrioko Tubos Reunidosen ekoizpena geldirik egon dela goizean.
Kasu honetan Laudioko Guardian-ekol angileek lan-hitzarmena negoziatzeko hiru greba eguneko mobilizazioari ekin diote gaur, eta jarraipena ia erabatekoa izan da, zerbitzu minimoak baino ez dira bete.
Merkataritza
Merkataritzari dagokionean, eskualdean merkatari txikien % 85-ak grebarekin bat egin duela azaldu du Koldo Urkixo LABeko ordezkariak, “arazoa merkataritza-gune handiak izan dira, Laudio eta Amurrioko Eroskik irekitzea erabaki baitute”. Denda eta ostalaritza-gune txikien kasuan “erantzuan bikaina” izan dela azaldu du Urkixok.
Herriz-herri
Artzinegan grebak jarraipen eskasa izan du merkataritzan eta ostalaritzan. Saltoki eta taberna gehienak normaltasunez ireki dira, bai eta Udala ere.
Okondon grebaren jarraipena gora-beheratsua izan da, taberna batzuk irekita eta beste batzuk itxita topatu dituzte herritarrek goizean. Dendak eta okindegiak ere ateak ireki dituzte. Eskolan zerbitzu minimoak bete dituzte.
Etxaurren ikastolan bi ume baino ez dira eskolara joan, eta Laudioko institutuan aldiz irakasleen %70ak bat egin du grebarekin. Klaserik ez da eman, zaintza zerbitzua baino ez da eskeini.
Urduñan ordea, grebak jarraipen handia izan du, saltoki bakarrak ireki du goizean. Ikastetxeei dagokionean, Josefinosetan klaseak eman dira, eta eskoletan aldiz zerbitzu minimoak baino ez dira eskeini. Hirian dauden enpresa urrietako batzuk grebarekin bat egin dute. Udala itxita egon da, Aduana hotela aldiz irekita. Grebaren aldeko informazioa zabaltzen zuen auto-karabana batek hiria zeharkatu du goizean.
LAB eta ELA sindikatuko ordezkarien aditzera eman dutenez, euskal gehiengo sindikalak eta eta hainbat eragile sozialek deitutako greba orokorrak erantzun oso zabala izan du Aiaraldeko herrietan. Koldo Urkixo LAB sindikatuko ordezkariak grebaren balorazio positiboa egin du; “gizarteak murrizketei behar bezala erantzun die, eskualdean erantzun bikaina izan du grebak eta jendeak argi adierazi du egoera hau borrokatu eta aldatu nahi duela”. Urkixoren esanetan “borroka eta mobilizazioa dira eraldaketarako giltza”.Ildo berean, Iñigo Egiguren ELA sindikatuko ordezkaria ere pozik agertu da grebaren jarraipenarekin; “sindikatu eta elkarteek egindako lan handiak emaitza paregabea izan du eskualdean”. “Greba arrakastatsua izan da oso, baina borroka ez da hemen geratzen, borrokatzen jarraitu beharra dago” aldarrikatu du Egigurenek. Bi ordezkariek dei egin diote eskualdeko herritarrei arratsaldeko 18:00etan Laudioko Lamuza plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
Enpresa txikiak eta ertainak
Sindikatuetako ordezkariek eman dituzten datuen arabera, eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan grebaren jarraipena ia erabatekoa izan da. Murgako, Laudioko eta Amurrioko industria-guneetan oso lantegi gutxik ireki dute, eta egin duten horietako askok ateak ixtea erabaki dute langileen piketeen ondorioz. Iñigo Egigurenek grebak sektore honetan %100eko jarraipena izan duela adierazi du. Eskualdeko industria-gune nagusiak itxita egon dira.
Enpresa handiak
Industria-guneetako enpresa txikien kasuan ez bezala, enpresa handietan grebak izan duen jarraipena murritzagoa izan da. ELA sindikatuko ordezkariek emandako datuen arabera; Aiala Vidrion % 50ekoa izan da jarraipena, Amurrio Ferrocarriles-en % 100ekoa, Envases-en % 40ekoa, Kime eta Kiderren ia erabateko jarraipena, Aianox enpresan % 75ekoa eta Lip-en langileen %10a lanera joan da. Egigurenen esanetan Tubacex eta Tubos Reunidos taldeko enpresetan langileen % 80ak grebarekin bat egin du. LABeko ordezkariek azaldu dute Amurrioko Tubos Reunidosen ekoizpena geldirik egon dela goizean.Kasu honetan Laudioko Guardian-ekol angileek lan-hitzarmena negoziatzeko hiru greba eguneko mobilizazioari ekin diote gaur, eta jarraipena ia erabatekoa izan da, zerbitzu minimoak baino ez dira bete.
Merkataritza
Merkataritzari dagokionean, eskualdean merkatari txikien % 85-ak grebarekin bat egin duela azaldu du Koldo Urkixo LABeko ordezkariak, “arazoa merkataritza-gune handiak izan dira, Laudio eta Amurrioko Eroskik irekitzea erabaki baitute”. Denda eta ostalaritza-gune txikien kasuan “erantzuan bikaina” izan dela azaldu du Urkixok.
Herriz-herri
Artzinegan grebak jarraipen eskasa izan du merkataritzan eta ostalaritzan. Saltoki eta taberna gehienak normaltasunez ireki dira, bai eta Udala ere.
Okondon grebaren jarraipena gora-beheratsua izan da, taberna batzuk irekita eta beste batzuk itxita topatu dituzte herritarrek goizean. Dendak eta okindegiak ere ateak ireki dituzte. Eskolan zerbitzu minimoak bete dituzte.Etxaurren ikastolan bi ume baino ez dira eskolara joan, eta Laudioko institutuan aldiz irakasleen %70ak bat egin du grebarekin. Klaserik ez da eman, zaintza zerbitzua baino ez da eskeini.
Urduñan ordea, grebak jarraipen handia izan du, saltoki bakarrak ireki du goizean. Ikastetxeei dagokionean, Josefinosetan klaseak eman dira, eta eskoletan aldiz zerbitzu minimoak baino ez dira eskeini. Hirian dauden enpresa urrietako batzuk grebarekin bat egin dute. Udala itxita egon da, Aduana hotela aldiz irekita. Grebaren aldeko informazioa zabaltzen zuen auto-karabana batek hiria zeharkatu du goizean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide