"Lehen aldiz telebista espainarrean pertsonaia homosexual bat antzezteagatik oso harro nago"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko ira. 27a, 08:42

LEYRE BERROCAL (Amurrio, 1973) ibilbidea luzea egin du antzezle moduan. Ospea laster heldu zitzaion telesail bati esker eta duela gutxi bere azken filmea estreinatu du, "Camera Obscura".

Zein izan da erronka gogorrena "Camera Obscura", zure filme berrian?

Nire pertsonaia ni baino helduagoa da, bera nerabeen ama da. Pentsatu nuen ez nintzela helduko eta ez nuen nahi pertsonaiaren karikatura bat egitea. Azkenean, uste dut sinisgarria egitea lortu nuela, beraz oso pozik nago eta beste erronka baten bila nabil. 

LEYRE BERROCAL (Amurrio, 1973) ibilbidea luzea egin du antzezle moduan. Ospea laster heldu zitzaion telesail bati esker eta duela gutxi bere azken filmea estreinatu du, "Camera Obscura".

Zein izan da erronka gogorrena "Camera Obscura", zure filme berrian?

Nire pertsonaia ni baino helduagoa da, bera nerabeen ama da. Pentsatu nuen ez nintzela helduko eta ez nuen nahi pertsonaiaren karikatura bat egitea. Azkenean, uste dut sinisgarria egitea lortu nuela, beraz oso pozik nago eta beste erronka baten bila nabil. 

Azken finean, antzeztea honetan datza, Carlos Juarez, "Camera Obscura" filmearen ekoizleak gogoratu zidan bezala. Berak bere konfindantza eta animoak eman zizkidan Luisa antzezteko. Ni baino gehiago fidatu zen nitaz, oparia izan da ekoizle moduan.


Zein da gustokoen duzun generoa?

Drama da gehien gustatzen zaidana, oso genero hurbila da niretzat, oso dramatikoa naiz eta. Grazia egiten oso gustora sentitzen naiz (oso barregarria naiz).

"Platos Sucios" telesaila grabatzen oso ondo pasa nuen nahiz eta enkargua izan EITBrentzat 2000. urtean. Pertsonaiak sortuta zeuden eta oso mugatuak egon ginen antzezle lanetan. Guk imitatzen genituen eta originalak hain onak zirenez eta horrenbeste arrakasta izan zutenez, ez genituen pertsonaiak gureganatu. 

Honek etsipena sortu zidan. Orain komedia behar dut nire bizitzan, gozatzea komedia egiten eta bide batez umorearen munduan sartu, beharrezkoa baita bizitzan.


Oso gazte egin zinen ospetsua telesail bati esker, zeintzuk izan dira une goxo eta gazienak?
 
Eta zer nolako ospea! Lehen aldiz telebista espainarrean pertsonai homosexual bat antzezteagatik oso harro nago, "Más que amigos" telesailean. Ospearen aldetik, niretzat une apur bat artifiziala izan zen, batik-bat hedabideek izan zuten jarreragatik hasi berriak ginen antzezleen lanarekiko. 
Bolada horretan ateak ireki ziren ohikoa den baino gehiago eta batzuk sartu ginen... aire freskoarekin. Baina hori ez da beti gertatzen. Berriro ateak itxi ziren eta ez zeuden proiekturik ezta aukera berdinik guztiontzat. 
 
Gaztea eta berria izatea da garai guztietan saritzen dutena. Orduan ospetsu bihurtzen zaituzte eta alderantziz izan beharko litzateke. Ez ziguten denborarik eman gure lana erakusteko. Oraindik garrantzi handiagoa ematen zaio adina edo itxurari eta beste mota bateko paperak ez dira asko. Hemen ez dago zinema industriarik hainbeste antzeleentzat.

Gure zineman inbertitzea, iragartzea (Frantzian bezala) eta, jarraitu dezan, publikoarengan konfindantza sortzea falta da. Gure lana, lortzeaz gain, duina bilakatu behar dugu, beste hainbat ogibide bezala, serio bizi dezagun lan hori.

Oso une goxoa bizi nuen luzemetrai batean egin nuen pertsonaiaren eskutik, "Pasiones rotas" filmean. Inoiz ez nuen ezta horrelako gauza batekin amestu eta interpretazioaren izar handiak ezagutu nituen, Frances McDormand, adibidez, lankide ona, apala, umila eta umoretsua.

Okerrena da proiekturik ez izatea eta berriro noiz lan egingo duzun ez jakitea. Errusiar mendi bat bezala da, antzezten duzunean munduko pertsonarik alaiena zara, eta lanik ez duzunean amildegi-ertzean zaudela dirudi. Gure ogibidea gutxi hedatu da gure herrian. Zaila da frogen berri jasotzea pertsonai bat eskuratzeko eta erraza da ilusioa galtzea, askotan ez baituzu lortzen edo ez duzu profil egokia.
Proiektu onak eta interesgarriak falta dira. Beraz, egin behar duguna da mami guztia ateratzea egiten dugunari.

Nolakoa da zineman ospetsua den jendearekin lan egitea?

Jende guztietatik ikasten da, ez soilik erreferente direnetik. Dena den, luxua eta ardura da haiekin lan egitea. Benetan gozagarria da jende profesioanalez inguratzea, profesionala izaten irakasten baitizu, baita ogibidearen zirrikituak. Polita da haien gertutasuna sentitzea.
 
Etorkizunerako proiektu gehiago dituzu?

Baten bat airean dago oraindik, ea gauzatzen den, oso interesgarria da eta. Badaude ere niri interesatzen zaizkidanak eta inbertsioak beharrezkoa dira aurrera eramateko. Bitartean arreta guztia jartzen diot atera daitekeenari eta erakargarriak diren proiektuei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide