Ertzaintzak jakinarazi duenez, leherketa gaueko 23:15ean gertatu da, Okondoko Olabarrieta auzoan dagoen telefono eta LTD antena batean. Abiatutako ikerketaren arabera etxean egindako lehergailua izan da eztanda egin duena, petardo baten eta gas-botila baten arrastoak topatu baititu Ertzaintzak bertan. Eztandak kalte material arinak eragin ditu errepikagailuan, bai eta suhiltzaileen esku-hartzea behar izan duen sutea ere ondoko basoan.
Ertzaintzaren lehen hipotesia sabotaiarena da, eta jakinarazi duenez gertakaria argitzeko ikerketa abiatu du.