Kukutza gotorlekuaren konkista birgogoratzeko ekitaldia egin berri duzue, zergatik?
Aurten Felix Mugurutzak egindako mapa toponimikoari eta ikerketa historikoei esker gure historiari buruzko gauza gehiago ikasi dugu, tartean hau. Zenbait herritarrek galdetu digute nolatan ospatuko behar genuen karlistek Kukutzako gotorlekua galdu izana -euskaldunak karlismoaren alde egon bait ziren- baina gure asmoa ez da izan karlisten porrota ospatzea ez eta liberalen garaipenarik ere, guk data historikoa eta bertan gertatutakoa birgogoratu nahi izan dugu, besterik ez.
Nork antolatu du ekitaldia?
Konkista birgogoratzeko ideia Felix Mugurutzarena izan da eta nik gustora lagundu dut.
Jende askok parte hartu zuen?
Talde polita batu ginen nahiz eta jende asko oporretan egon eta Laudioko jaiak ere ospatzen ari ziren. Giro atsegina izan genuen ekitaldian, txistuaren doinuak alaituta.
Zer gertatu zen zehazki Kukutza mendian?
Kukutza mendiaren goialdean zegoen hain zuzen ere armada karlistak zeukan gotorleku esanguratsuenetakoa. Hortik datorkio lekuari "Kastillo"goitizena. Altubetik jaistear zegoen Espartero jeneralaren tropari aurre egiteko prest zeuden bitartean, erasoa atzetik eta ustekabean heldu zitzaien gotorlekuan zeudenei, Sodupen nagusitu ondoren Kukutzara Laudioko Ermuko bidetik zetozen liberalen eskutik.
1839ko abuztuaren 23an tropa konkistatzaileak zuzendu zituen M. Aretxabala mariskal liberalak hau idatzi zuen: "...teniendo hoy la singular satisfacción de haber ocupado el reducto de la Fe situado sobre Aracaldo y Areta en donde se ostenta la bandera de la reina. (...)forzados a retirarse para la defensa de este fuerte (....) han tenido que abandonarlo después de volar su repuesto de municiones dejando en nuestro poder cinco piezas de grueso calibre, dos morteros y un considerable balerío sólido y hueco e infinitas riquezas del parque".
Konkista gogoratzeko ekitaldia urtero egiteko asmoa duzue?
Bai , aurtengoa oso polita eta interesgarria izan delako . Gainera beste aldetik jende askok lekua ezagutu arren, gutxik dute bertan gertatutakoaren berri.