Bigarren B mailara igotzeko atarian geratu ondoren, Laudio Kirol Klubak denboraldi berriari helduko dio larunbatean. Norgehiagoka Azpeitiko Lagun-onak taldearen aurka izango da, arratsaldeko 18etan Ellakuriko zelaian.
Laudio taldeak aurre-denboraldia ona egin du, eta taldekide berriekin prest da iazko emaitzak hobetzeko.
Kirol klub laudioarrak gainera, larunbateko partidua San Roke jaiekin lotu nahi du, eta horregatik iragarri du partidua ikustera jai-jantziarekin doanak sarrera dohainik izango duela.
Taldearen aurtengo fitxaketen informazio gehiago hemen.