Altzarrate plazako urbanizazio lanak amaitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko abu. 20a, 11:21

Udalak jakinarazi duenez, otsailean hasitako obra-lanak amaituta daude dagoeneko. Abuztuaren 11n ireki zuten auzokideentzat plaza berritua, "emaitza agerikoa da, Latiorroko auzoak Kamaraka kalerantz irekiera duen eta antzerako kota duen plaza berri bat izango du, gutxi gora-behera 700 metro karratuko azalerakoa".

Udalak jakinarazi duenez, otsailean hasitako obra-lanak amaituta daude dagoeneko. Abuztuaren 11n ireki zuten auzokideentzat plaza berritua, "emaitza agerikoa da, Latiorroko auzoak Kamaraka kalerantz irekiera duen eta antzerako kota duen plaza berri bat izango du, gutxi gora-behera 700 metro karratuko azalerakoa".

Lanaren konplexutasuna azpimarratu dute Udal ordezkariek; "konplexua izan da bere exekuzioan, bereziki urbanizatutako gune berria zeharkatzen duten oinarrizko azpiegiturak kota berrira egokitzeko garaian". Hala eta ere, Udalaren hitzetan "exekuzio epeak zorroztasun handiz bete dira".

Otsailean zehar lanen eraginak jasango zituzten auzokideekin bildu zen Udala, "lanaren helburu eta eskain zitzakeen aukerak azaldu asmoz. Bilera horretan azaldutako kezka guztiak urbanizazio egitasmoaren exekuzioan behar bezala jasota geratu dira: aldaparen zabalera eta malda (%6), Kamaraka eta Eskutxira iristeko eskailerak egungo legedira egokitzea, euri-uren jasotzea eta kanalizazioa, artearen (zuhaitza) kontserbazioa – gune berdean lehentasunezko tokia eskainiz-, urbanizazioaren maila ezberdinei eusteko hormen begi-inpaktua murriztea eta hiri-altzariak nagusiki".

Estatuko Aurrekontu Orokorretako partida nominatiboa erabili da plaza berritzeko

Estatuko Aurrekontu Orokorrek 400.000 euroko partida bat gordeta zuten Erabilera Anitzeko egitasmoaren finantziazioa laguntzeko. Udalak jakinarazi duenez, partida horrek izaera nominatiboa zuen eta beraz egitasmo horretako elementuetako bat eraikitzeko erabil zitekeen soilik. "Arrazoi horregatik partida ekonomiko hori Erabilera Anitzeko egitasmotik egingarria zen zati bakarra eraikitzeko erabiltzea erabaki genuen, hots,  proiektatutako eraikinaren inguruaren urbanizaziora".

Helburu horrekin Udalak Estatuko Kultura Ministeritoari lana burutzeko epea luzatzeko eskatu zion, eta Ministeritzak urte honetako uztailaren 31ra arte epea luzatzeko baimena eman zuen. Udalak azaldu duenez, "modu honetan jokatu ezean Estatuari 400.000 euroak itzuli beharko genizkioke, aurrez gertatu izan den bezala".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide