"Parte-hartze interaktiboa sustatzeko saiakera berritzailea egingo dugu aurtengo Made In Laudion"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko abu. 20a, 13:28

RUBEN IBAÑEZ GOMEZ (Areta,1973) Made in Laudio ikuskizuneko antolatzaileetako bat da. Berakatz egunean Herriko plazan eskainiko den ikuskizun parte hartzailearen nondik norakoak eta aurtengo berritasunak azaldu dizkigu.

Zer da Made in Laudio eta noiz hasi zineten antolatzen?
Laudioko jendeak egindako ikuskizuna da Made in Laudio. Lehenengo edizioa Pirulo Txou ikuskizunan integratua egon zen, eta bidoetara mugatu zen. Hurrengo edizioetan aldiz, bestelako arte-adierazpideetara ireki zen; bakarrizketak, musika...

RUBEN IBAÑEZ GOMEZ (Areta,1973) Made in Laudio ikuskizuneko antolatzaileetako bat da. Ikuskizun parte hartzaileen nondik norakoak eta aurtengo berritasunak azaldu dizkigu.
Zer da Made in Laudio eta noiz hasi zineten antolatzen?
Laudioko jendeak egindako ikuskizuna da Made in Laudio. Lehenengo edizioa Pirulo Txou ikuskizunan integratua egon zen, eta bidoetara mugatu zen. Hurrengo edizioetan aldiz, bestelako arte-adierazpideetara ireki zen; bakarrizketak, musika...
Jai ekitaldi bezala, hirugarren edizioa da aurtengoa, baina 2009ko Pirulo Txouan dagoeneko herritarren parte hartzerako deia egin zen, ikuskizunaren atal batean proiektatuko ziren bideoak egiteko deialdia egin baitzen.
Garai hartan tekonologia berriak mundu guztiaren eskuetan egoten hasiak ziren, eta ekimen horrekin erakutsi nahi izan genuen edonork egin dezakeela bideo bat; izan kamara txiki batekin, sakelako telefonoarekin, cinexinarekin, betamax bideo bat...
Horrela jendea animatu egin zen, eta aparteko ekitaldi  bezala gorputza hartu zuen ekimenak. Parte hartzeileak antolatzaile izatera pasa ziren, hau da, bideoak egiten dituen jendea da ekitaldia antolatzen duena.
Zenbat lagunek parte hartuko dute aurtengo Made In Laudion?
Zaila da jende kopurua zehaztea, batez ere bideoetan herriko jende askok parte hartzen duelako. Abuztuak 22ko ekitaldian baina, 20 lagunetik gora parte hartuko dugu zuzenean ekitaldian; aurkezle lanetak, aktuazioetan, teknikan, logistikan...
Bestalde Canal 58ko Jose Duarte dago, bera arduratzen da arlo tekniko guztiaz eta ekitaldiko “aita”-ren funtzioa ere betetzen du, lapikoa gehiegi joan ez dakigun besteoi...
Aurtengo edizioan berrikuntzak iragarri dituzue, zeintzuk?
Parte-hartze interaktiboa sustatzeko saiakera berritzailea egingo dugu. Ikuskizunean parte hartzeko beharrezkoa dena sare sozialetako gure jarraitzaileen eta publikoaren esku jarriko dugu, eta twitterren #madeinlaudio hastaga erabiliko dugu jendeak iruzkinak egin ditzan eta iruzkin hauek ikuskizunaren parte izan daitezen. Era berean ikuskizunean proietatuko diren bideoen loturak ere denbora errealean argitaratzen saiatuko gara, modu horretan herriko plazan ez dauden pertsonek ere jarraitu ahal izango dutelako ekitaldia.
Duela 4 urte ekitaldi parte hartzaile baten aldeko apustua egin genuen, eta aurten beste urrats bat emango dugu.
Aurten Made in Laudio-k sintonia propioa ere badu…
Bai, beste berrikuntzetako bat ekitaldian zuzeneko musika izango dugula da. Gainera  Lyrikan Style & DJ Funi oholtzan egongo dira aurkezpenak euren errimen bitartez laguntzeko.
Eurek sortu duten aurtengo sintonia, gure web-gunean entzun dezakezue www.madeinlaudio.com. Orain arteko sintoniak Jose Luis No Me Mires con EL oJo de Cristal eta GOAZ taldeek egin dituzte.
Nola hautatzen dituzue aurkezten diren lanak?
Gaur arte ez dugu hautaketarik egiteko beharrik izana, jendean proposatutako guztia aurrera atera da.
Edonork nahi duena aurkeztu dezake, eta talde edo pertsonenganako konfidantzan oinarritzen gara, eurek ikusiko dute euren burua zentsuratu behar duten edo ez
Duela pare bat urte bi bideo eman genituen Udalaren eta Elizaren gustukoak izan ez zirenak, baina normalean egindako kritikan aintzat hartzen dira, “gustu onaren” edo formen aitzakiarik bilatu beharrik gabe.
Made In Laudion parte hartzen duen jendea arduratsua, sortzailea eta burutsua da, euren aisialdia batere irabazi asmorik gabeko zerbait egiten ematen duena, errespetu guztia zor zaie beraz.
Amaitzeko…
Jendea Herriko plazara hurbiltzera animatuko nuke, ahal bezain ondo pasa dezatela eta datorren edizioan parte hartzera animatu dadila

RUBEN IBAÑEZ GOMEZ (Areta,1973) Made in Laudio ikuskizuneko antolatzaileetako bat da. Berakatz egunean Herriko plazan eskainiko den ikuskizun parte hartzailearen nondik norakoak eta aurtengo berritasunak azaldu dizkigu.

Zer da Made in Laudio eta noiz hasi zineten antolatzen?
Laudioko jendeak egindako ikuskizuna da Made in Laudio. Lehenengo edizioa Pirulo Txou ikuskizunan integratua egon zen, eta bidoetara mugatu zen. Hurrengo edizioetan aldiz, bestelako arte-adierazpideetara ireki zen; bakarrizketak, musika... Jai ekitaldi bezala, hirugarren edizioa da aurtengoa, baina 2009ko Pirulo Txouan dagoeneko herritarren parte hartzerako deia egin zen, ikuskizunaren atal batean proiektatuko ziren bideoak egiteko deialdia egin baitzen.Garai hartan tekonologia berriak mundu guztiaren eskuetan egoten hasiak ziren, eta ekimen horrekin erakutsi nahi izan genuen edonork egin dezakeela bideo bat; izan kamara txiki batekin, sakelako telefonoarekin, cinexinarekin, betamax bideo bat...
Horrela jendea animatu egin zen, eta aparteko ekitaldi  bezala gorputza hartu zuen ekimenak. Parte hartzeileak antolatzaile izatera pasa ziren, hau da, bideoak egiten dituen jendea da ekitaldia antolatzen duena.

Zenbat lagunek parte hartuko dute aurtengo Made In Laudion?
Zaila da jende kopurua zehaztea, batez ere bideoetan herriko jende askok parte hartzen duelako. Abuztuak 22ko ekitaldian baina, 20 lagunetik gora parte hartuko dugu zuzenean ekitaldian; aurkezle lanetak, aktuazioetan, teknikan, logistikan...Bestalde Canal 58ko Jose Duarte dago, bera arduratzen da arlo tekniko guztiaz eta ekitaldiko “aita”-ren funtzioa ere betetzen du, lapikoa gehiegi joan ez dakigun besteoi...

Aurtengo edizioan berrikuntzak iragarri dituzue, zeintzuk?
Parte-hartze interaktiboa sustatzeko saiakera berritzailea egingo dugu. Ikuskizunean parte hartzeko beharrezkoa dena sare sozialetako gure jarraitzaileen eta publikoaren esku jarriko dugu, eta twitterren #madeinlaudio hastaga erabiliko dugu jendeak iruzkinak egin ditzan eta iruzkin hauek ikuskizunaren parte izan daitezen. Era berean ikuskizunean proietatuko diren bideoen loturak ere denbora errealean argitaratzen saiatuko gara, modu horretan herriko plazan ez dauden pertsonek ere jarraitu ahal izango dutelako ekitaldia.
Duela 4 urte ekitaldi parte hartzaile baten aldeko apustua egin genuen, eta aurten beste urrats bat emango dugu.

Aurten Made in Laudio-k  musika ere izango du…
Bai, beste berrikuntzetako bat ekitaldian zuzeneko musika izango dugula da. Gainera  Lyrikan Style & DJ Funi oholtzan egongo dira aurkezpenak euren errimen bitartez laguntzeko.Eurek sortu duten aurtengo sintonia, gure web-gunean entzun dezakezue www.madeinlaudio.com. Orain arteko sintoniak Jose Luis No Me Mires con EL oJo de Cristal eta GOAZ taldeek egin dituzte.

Nola hautatzen dituzue aurkezten diren lanak?
Gaur arte ez dugu hautaketarik egiteko beharrik izana, jendean proposatutako guztia aurrera atera da.Edonork nahi duena aurkeztu dezake, eta talde edo pertsonenganako konfidantzan oinarritzen gara, eurek ikusiko dute euren burua zentsuratu behar duten edo ez. Duela pare bat urte bi bideo eman genituen Udalaren eta Elizaren gustukoak izan ez zirenak, baina normalean egindako kritikan aintzat hartzen dira, “gustu onaren” edo formen aitzakiarik bilatu beharrik gabe.Made In Laudion parte hartzen duen jendea arduratsua, sortzailea eta burutsua da, euren aisialdia batere irabazi asmorik gabeko zerbait egiten ematen duena, errespetu guztia zor zaie beraz.

Amaitzeko…
Jendea Herriko plazara hurbiltzera animatuko nuke, ahal bezain ondo pasa dezatela eta datorren edizioan parte hartzera animatu dadila

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide