Eskubideen murrizketei aurre egiteko xedea azaldu du mugimendu berri hau sortu duten herritarrek. "Ideologia eta pentsamendu anitzeko biztanle talde bat" direla azaldu dute prentsara igorritako oharrean.
"Herritar guztiok parte hartzeko sortu dugu 'Kalea Hartuz' mugimendua, "Euskal Herriko zein Estatuko gizarte botereen aldetik hartzen diren neurriak eta eskubideen murrizketak" salatzeko. Egun indarrean dauden politikak aldatzeko "indarrak biltzea" beharrezkotzat hartzen du talde berriak, "egoera honen arduradunei aurre egiteko".
Prentsa-oharrean azaldu dutenez, orain arte hiru elkarretaratzen egin dituzte Laudioko alderdi popularraren egoitzaren aurrean, eta jakinarazi dutenez Laudioko Jaietan ere mobilizatzeko asmoa dute.
Azkenik, "Kalea Hartuz" mugimenduak antolatuko dituen ekimenetan parte hartzeko dei egin die Aiarako herritar guztiei.