Adin guztietarako eskaintza gaur hasiko diren Andra Mari jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko abu. 14a, 10:04

Arratsaldeko 18:30ean botako dute herriko plazan jaiei hasiera ematen dien suziria. Aurtengo Andra Mariak abuztuaren 20ra bitartean luzatuko dira, 16a atsedenerako utzita. Jaietako txupina Indarra Futbol Klubak botako du, taldeak aurten 40 urte betetzen dituela ospatzeko.

Arratsaldeko 18:30ean botako dute herriko plazan jaiei hasiera ematen dien suziria. Aurtengo Andra Mariak abuztuaren 20ra bitartean luzatuko dira, 16a atsedenerako utzita. Jaietako txupina Indarra Futbol Klubak botako du, taldeak aurten 40 urte betetzen dituela ospatzeko.

Gaur arratsaldean bertan gaztetxoenei zuzendutako tortilla txapelketa  eta dagoeneko 25. edizioa duen  Marmitako txapelketa egingo dira herrian. Iluntze partean aldiz, umeek mozorratzeko beta izango dute, eta afariaren ostean, DJ Mariskal-ekin batera dantzarako tartea.

Bihar aldiz, Andra Mari eguna ospatuko dute arrankudiagarrek. Dianak goizean goiz iratzarriko ditu herritarrak, eta ohiko meza nagusiaren ostean, Ipar Euskal Herriko herri kirolak egongo dira ikusgai. Arratsalde partean pilota partidak jokatuko dira, eta gaueko bederatzietatik aurrera jaialdia. Donibane Garaziko Buuzbu taldeak euskal musika tradizionala eta musika estilo ezberdinak nahasten ditu, eta ikuskizun paregabea eskainiko du Arrankudiagako plazan.

Atsedenerako egunaren ondoren, abuztuarenn 17an hain zuzen ere, nagusien eguna ospatuko da. Mezaren ostean, jubilatuen XIX. Jokoan izango dira; briska, igela, boloak... Eta eguerdian jubilatuen bazkaria. Arratsaldeko lehen orduan nagusi eta ez hain nagusiek kanturako eta dantzarako aukera izango dute, eta 19etatik aurrera pintxo-poteoa izango da herriko tabernetan. Eguna ixteko, frontenis txapelketako finalak jokatuko dira.

Zapatua aldiz, umeen eguna izango da. Txikienentzako txupinazoa bota ostean, umeek kalejira egingo dute Elexaldetik Iberlandara, eta bertan zai  izango dute jolas-parkea. Eguerdian haurrentzako bazkaria izango da, Gizarte-etxean. Bazkarirako tiketak Elexondo tabernan, Batzokian, Agirre tabernan eta Gizarte-etxean bertan egongo dira eskuragarri abuztuaren 16ra arte.

Arratsaldean ere, haur-parkean jostatzeko aukera izango dute txikienek, eta 17:30etatik aurrera apar-festa. 19tan ""Monda Lironda" pailazoek ikuskizuna eskainiko dute herriko plazan, eta gau partean kanpamentuetara joandakoen ekitaldia izango da.

Kofradia eguan eta Berakatz eguna

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide