Atzo Londresen jokatutako norgehiagokan Espainiak 25-22 irabazi zion Kroaziako selekzioari eskubaloiko final-laurdenetan. Eli Pinedo amurrioarra izan zen atzoko lehian golegile nagusia, zazpi egin baitzituen.
Pinedorekin batera Nely Carla, Andrea Barno eta Patricia Elorza euskal jokalariek lehiaketan aurrera egin dute Espainiarekin, eta domina eskuratzeko aukera izango dute hurrengo norgehiagoketan.
Olinpiar Jokoen web-gune ofizialean ikusgai dago Partidako fitxa.
Norbegia, Korea, Montenegro eta Espainia lehiatuko dira finalerdietan, eta Montenegro izango du Espainiak aurkari. Partida abuztuaren 9an jokatuko da, 20:30ean. Kanporaketaren fitxa.
Eli pinedori elkarrizketa
Olinpiar Jokoetara joan baino lehenago Eli Pinedo eskubaloi jokalari amurrioarra atari honetan bertan elkarrizketatu genuen: "Joko Olinpikoetan parte hartzea amets bat bezalakoa da niretzat"
Berria.info web-guneak ere bideoz egin zion elkarrizketa.
[video:http://berria.info/berriatb/1488/]