EAJk gobernu-taldearen lehen urtea baloratu du

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko eka. 25a, 09:24

Ostiralean emandako prentsaurrekoan, Txelis Letona, Aroa Cerrada, Maider Basterra eta Mikel Lasa zinegotzi jeltzaleek Bildu koalizioak udal-gobernuan eman duen lehenengo urtea baloratu zuten. Kazetarien galderei erantzunez, "bataz-beste 4 eta 5 arteko nota jartzen diogu lehenengo urte honetan egindako lanari" adierazi zuen Mikel Lasa eledunak.

Ostiralean emandako prentsaurrekoan, Txelis Letona, Aroa Cerrada, Maider Basterra eta Mikel Lasa zinegotzi jeltzaleek Bildu koalizioak udal-gobernuan eman duen lehenengo urtea baloratu zuten. Kazetarien galderei erantzunez, "bataz-beste 4 eta 5 arteko nota jartzen diogu lehenengo urte honetan egindako lanari" adierazi zuen Mikel Lasa eledunak.

Prentsaurrean salatu zutenez, "eragin propagandistikoa eta marketing alderdikoian oinarritutako udal kudeaketa eredua" garatu du  Bilduk. Udalaren komunikazio zerbitzuetako diru-partida 150.000 eurora arte handitu izana horren adierazle da jeltzaleen iritzian.

"Historikoki Ezker Abertzaleak etengabeko borrokan eta deskalifikazio oldarkorrean, suntsitzailean eta eraginik gabeko norgehiagokan oinarritutako oposizio politikoa" egin izan duela salatu zuten agerraldian, oposizio arduragabea egitea egotziz. EAJ-PNVk aldiz, urte honetan "ekintza politiko arduratsuan, oposizio konstruktiboan eta posibilistan oinarritutakoa" garatu duela adierazi zuten, "laudioarren interesen defentsan eraikitako politika egiteko beste modu bat".

Urtean zehar hainbatetan ahotan hartu dituzten kritikak ere berretsi zituzten jeltzaleek. Besteak beste Bildu koalizioak Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) auzian egindako kudeaketa kritikatu zuten "doitasun tekniko-juridikorik gabea". Era berean, EAJ-PNVk eskatutako ez-ohiko udalbatzarraren bitartez alderdi politiko guztiek OHZren murrizketa adostu zutela aldarrikatu zuten.

Udal aurrekontuari dagokionez, 2011ko jardunaldia 3.400.000 euroko aurrezkiarekin itxi izana azken urte hauetako kudeaketaren zorroztasunari eta erantzukizunari esker izan dela adierazi zuten, eta hau "etorkizunari berme guztiekin aurre egiteko" gakoa izango dela.

Krisialdia dela eta, laudioar askok pairatzen duten egoera larriak arintzeko zuzeneko neurriak hartzea ezinbestekotzat jo zuten prentsaurrean. Hartara, hainbat proposamen mahaigaineratu zituen Mikel Lasa buru duen taldeak; Erroldatzeen erregularizazioa,udal-laguntzen kontrol eta jarraipena eta herrialde txiroentzako laguntzen “behin behineko” kentzea.

Hiritarren segurtasun-gabezia ere izpide hartu zuten jeltzaleek, "gizarte egoera larria da, nahiz eta BILDUk 'gizarte alarmistak' garela esaten duen, prebentzio helburuetarako Udaltzaingoen egite profesionala oinarrizkoa dela deritzogu".

Gobernu-taldearei egindako eskakizunen artean Plan Nagusiaren berrikuspena berrartzearen garrantzia azpimarratu zuten; "errazena gaiari aurre ez egitea da. BILDUk Laudioren garapenerako nahitaezko garrantzia duen gai hau “alde batera” utz dezala saihestu nahi dugu". 

 


Datozen hilabeteetan udal-gobernuaren agendan jarri nahi dituzten hainbat gai ere ahotan hartu zituen talde jeltzaleak: mahaitxo eta terrazen ordenantzaren aldaketa, Amurrioko Epaitegiaren desagerpena saihestea eta etxerik gabe gelditu diren laudioarrentzako protokoloa ezartzea besteak beste.

Laudioren garapenerako proiektu estrategikoetan Bilduri lankidetza eskaini dio berriz ere EAJk

Udal-gobernuaren lana hitz gogorrekin kritikatu zuten agerraldian, "Bilduk ez du Laudiorentzako egiazko proiektu seriorik. Bat bateko jardunak ekidin behar dira, are gehiago, ekonomikoki onbideratutako Udal bat eta gauzak egiteko tartea eta erremintak uzten direnean".

Hala ere, agerraldi publiko gehienetan egin duten bezala, lankidetza eskaintza berretsi zuten jeltzaleek, "Laudioren garapenerako proiektu estrategikoak gauzatu ahal izateko".

Bandera espainola oraindik ere udaletxeko teilatuan egotea ere aintzat hartu zuten agerraldian: "komenigarria da gogoratzea Ezker Abertzaleak aurreko legealdian esandakoa: 'Teilatuan Espainiako bandera dugu, non gauden eta nork gobernatzen gaituen ahaztu ez dezagun'".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide