Cuadrabus garraio-enpresak (Autobuses Cuadra S.A.) Bai Euskarari Ziurtagiriaren Bidean maila eskuratu berri du. Bai Euskarari Ziurtagiria akreditazioa lortzen duten enpresek, bere lan-jardueran euskara normalizatzeko neurrien bermea erakusten dute jendaurrean. Gaur egun, Cuadrabusek hiru egoitza ditu, Amurrion, Bergaran eta Bilbon, eta euskara plana du martxan.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak adierazi duenez, "gizarte-erantzukizunaz jokatzen duen entitatea da Cuadrabus, eta ahalegin horri esker, Bai Euskarari Ziurtagiria akreditazioaz batera, hainbat aipamen, sari eta izendapen lortu berri ditu gizarte eragile eta enpresa mundutik, tartean, Emakunde, enpresa-sendotasunarena eta 2o12ko garraio-enpresarena".
Iturria: www.baisarean.org