Galizian jokatu zen 2.B mailara igotzeko bueltako partidua ere galdu zuen atzokoan Laudio futbol taldeak. Ellakurin 1-3 galdu ondoren, O Couton jokatu zen partidua galdu izanak mailaz igotzeko kanporaketa luzeagoa jokatzera behartu du talde laudioarra. Gaur arratsaldean jakingo da zein den Ramon Castelok gidatutako taldearen hurrengo aurkaria zein izango den.
Laudio taldearen hainbat zale gerturatu ziren O Coutoko zelaira igandean, eta partidua laudioarrentzat ondo hasi bazen ere, talde galiziarrak berehala eman zion buelta norgehiagokari. 58. minutuan iritsi zen galiziarren gola, Eder Diezen eskutik. Telebista galiziarrak partidua zuzenean eman zuen, hemen laburpena:
[video:http://youtu.be/ORKCjZ4LEDo width:360 height:250]