Ourenseren aurka galdu ondoren, Laudio 2.B mailara zuzenean igotzeko aukera zaildu da

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko mai. 21a, 10:11

Larunbatean jokatutako norgehiagokan Laudio futbol taldeak 1-3 galdu zuen Ourenseren aurka eta 2.B mailara zuzenean igotzeko aukera urrundu zitzaion horrela. Talde laudioarrak O Couton jokatu beharko du bueltako partidua. Gaur zehaztuko du Ourensek norgehiagokaren data eta ordu zehatza. Talde galiziarrak bere web-gunean aditzera eman duenez, litekeena da partidua igandean arratsaldeko 18etan jokatzea.

Larunbatean jokatutako norgehiagokan Laudio futbol taldeak 1-3 galdu zuen Ourenseren aurka eta 2.B mailara zuzenean igotzeko aukera urrundu zitzaion horrela. Talde laudioarrak O Couton jokatu beharko du bueltako partidua. Gaur zehaztuko du Ourensek norgehiagokaren data eta ordu zehatza. Talde galiziarrak bere web-gunean aditzera eman duenez, litekeena da partidua igandean arratsaldeko 18etan jokatzea.

Larunbatean jokatutako partidan zaleek Ellakuriko harmailak bete zituzten. Galiziatik etorritako 200 zale ingururi etxeko taldea animatzera bildutako beste 1000 zale batu zitzaizkion. Lehenengo zatiaren 41. minutuan sartu zuen Ourenseko Eder Diezek lehenengo gola, eta 51. minutuan bigarrena jokalari berdinaren eskutik. Talde galiziarraren hirugarren gola ere jarraian heldu zen, 70. minutuan, eta 79.-era arte ez zuen Laudio futbol taldeak bere markagailua estreinatu, Javi Antonen gola iritsi zen arte hain zuzen ere.

Ligako garaile atera ondoren larunbatean Ellakurin jasotako kolpe gogorrak zaildu egin dio Laudio taldeari 2.B mailara igotzeko aukera, baina Ourenseren kontrako norgehiagoka galduta ere, bigarren aukera bat ere izango du talde laudioarrak mailaz igotzeko.

Hona hemen Galiziako Telebistak egindako Ellakuriko norgehiagokaren laburpena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide