Gazte eta helduentzako geolokalizazio jardunaldia Internet Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko mai. 18a, 09:09

Internet eguna ospatuko da bihar Euskal Herriko hainbat herritan Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, KZgunearen eta Internet&Euskadi elkartearen ekimenez. "Internet Eguna. Konekta zaitez. Bizitza erraztuko dizu" lelopean, hamaika ekitaldi aurreikusi dira larunbaterako. Laudion zehazki, "gazte eta helduentzako geolokalizaio jardunaldia" egingo da eta hiru ekimen izango dira aukeran. 

Internet eguna ospatuko da bihar Euskal Herriko hainbat herritan Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, KZgunearen eta Internet&Euskadi elkartearen ekimenez. "Internet Eguna. Konekta zaitez. Bizitza erraztuko dizu" lelopean, hamaika ekitaldi aurreikusi dira larunbaterako. Laudion zehazki, "gazte eta helduentzako geolokalizaio jardunaldia" egingo da eta hiru ekimen izango dira aukeran. 

Alde batetik 8 urtetik gorako gazteei zuzendutako "Geocaching: GPS bidezko bilaketak" jolasa Aldai plazan izango da, GPS hargailu batekin "altxorrak" bilatu beharko dituzte bertaratutakoek. Bigarren ekimena 18 urtetik gorako gazteei zuzendua egongo da, "Laudio Coaching" titulupean nork bere gailuen bitartez (GPSak, smarthphonak...) eta koordenatuak emanda, Laudion sakabanatutako objektuak bilatu beharko dituzte parte hartzaileek. Ekimen hau ere Aldai plazan izango da.

Azkenik, eta eguna bukatzeko, hitzaldia eskainiko da Goikogane mendi taldearen egoitzan (Araba kalea 2) "Internet eta GPSa kanpoan eta outdoor egiten diren jardueretarako" izenburupean. 

Internet eguna dela eta Laudion antolatutako ekitaldi guztiak doakoak izango dira, baina hitzaldiaren kasuan beharrezkoa izango da aldez aurretik antolatzaileen web gunean izena ematea. Informazio gehiago hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide