Larunbatean Hernaniko futbol taldearen aurkako norgehiagokan garaile atera zen Laudio Kirol Kluba. Markagailuko 0-5 emaitzak ligako txapeldun bihurtu zuen talde laudioarra, eta datozen asteetan bigarren B mailara pasatzeko lehiatuko da. Gaur bertan Espainiako Futbol Federazioan egingo den zozketan ezagutzera emango da Laudio Kirol Klubaren aurkaria zein izango den mailaz igotzeko play-off-etan. Hauek dira bigarren B mailara pasatzeko Laudio taldearen aurkari izan daitezkeen taldeak:
GALICIA: Ourense
ASTURIAS: Caudal
CANTABRIA: Noja
CATALUNYA: Prat
C. VALENCIANA: Catarroja
MADRID: Fuenlabrada
CASTILLA Y LEÓN: Valladolid B
ANDALUCÍA Y MELILLA: Loja
ANDALUCÍA Y CEUTA: Atlético Sanluqueño
BALEARES: Constància
CANARIAS: Marino
EXTREMADURA: Arroyo
NAVARRA: Peña Sport
LA RIOJA: SD Logroñés
ARAGÓN: Ejea
CASTILLA-LA MANCHA: Villarrobledo
Lehenengo aldia da historian talde laudioarra ligako garaile dena, eta denboraldian egindako ibilbidea nahiko gora beheratsua izan den arren, azken hilabeteetan eskuratutako emaitzek mailaz igotzeko aukera emango diote taldea laudioarrari. Hona hemen Laudio Kirol Klubaren ospakizuna larunbateko emaitzaren ostean:
[video:http://youtu.be/Vr5EVwC2to0 width:360]