Otxamaiotako egitaraua sakelako telefonoetan kontsultatzeko aukera

Urduñako Udalak eta web-gune hau kudeatzen duen Aiaraldea Komunikazio Leihoak sakelako telefonoetan Otxomaioetako egitaraua ikusi eta deskargatzeko aplikazioa garatu dute elkarlanean. Egunez egun egitaraua kontsultatu eta norberak zein ekitalditan parte hartuko duen markatzeko aukera ematen du apikazioak, agenda pertsonala osatzeko aukera eskainiz.

Bi modu daude aplikazioa erabiltzeko; lerroan internetera konektaturik kontsultatzea, edo eta Android sistema eragilea duten gailuen kasuan, aplikazioa deskargatzea eta sareko konexiorik gabe kontsultatzea.

Aplikazioaren zabalpenerako QR kodeak erabili dira, sakelakoarekin kodea eskaneatu eta aplikazioa deskargatu edo kontsultatzeko aukerara eramaten gaituztenak.

QR kodeak, bi dimentsiotako barra kodeak

Wikipediak azaltzen duenez, QR kodea (ingelesetikQuick Response Barcode) Denso-Wase konpoinia japoniarrak 1994an sortutako bi dimentsiotako barra-kodea da. Kode honek datuen matrize baten itxura dauka, koadro formako eredu batean atzeko planoa kolore zuriz eta gainean kokatutako koadrotxoak beltzez agertzen direlarik. Kode hauetan edozein informazio gorde daiteke, baina gehien bat URLak edo testua gordetzeko erabiltzen dira. Izkinetan hiru lauki handi ditu, irakurgailuek kodearen kokapena antzematea ahalbidetzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide