Amurrioko Laguntza taldeak emandako datuen arabera, 2011 urtean 226 pertsonek jaso zuten premia biziko elikagaien laguntza. Pertsona hauek 73 familietako kide ziren eta guztira 32.615.50 kilo elikagai jaso zuten. 2010 urtean 64 izan ziren laguntza mota hau jaso zuten familiak.
Arreta hau jaso duten pertsonen jatorriari erreparatuta, 35 dira Amurriokoak, 29 jatorri arabiarrekoak, 6 latindarrak eta beste 3 familia Europar Batasunekoak. Igoerarik nabarmenena Amurrioko familien kasuan eman da, 21 izatetik 35 pasa baitira. Banatutako elikagaiei dagokionez, heren bat Arabako Elikagai Bankuak emandakoak izan dira, beste heren bat Europar Batasuneko soberakinetatik jasotakoak eta azken herena Laguntza taldeak berak Amurrion jasotakoak.
Laguntza taldeak adierazitakoaren arabera, krisialdiak laguntza eskatzen duten pertsonen profila aldatu egin du, eta hazi egin da beharra izanda ere, laguntza eskatzeko lotsa sentitzen duten pertsonen kopurua, alargunak eta adineko jendea, eta hipoteka ordaintzeko zailtasunak dituzten familia gazteak.
Informazio gehiago: Aiaraldeko langabezia datuak