Eztanda Tubacex enpresako desugertze gunean gertatu da gaur arratsaldean, azidoekin lan egiten den gune batean. Eztanda handia izan den arren ez da zauriturik gertatu langile gehienak beste zonalde batzuetan lanean ari zirelako eta asteburua izanik langile gutxiago zegoelako enpresan. Oraindik ere ezbeharra ikertzen ari badira ere, ematen du eztanda arazo elektriko batek sortu duela.
Eztanda gertatu eta gutxira, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. SOS deiak zerbitzuak adierazitakoaren arabera poliziak enpresa bera, Eroski supermerkatua eta haurrentzako parkea jendez hustu ditu hasieran, baina dagoeneko Ersokik normaltasunez funtzionatzen du.
Eztandaren ondorioz sortu den kea ikusgarria izan da hainbat kilometrora ere. Sutea sortu den tokian erregai asko dago eta pentsatzeko da suhiltzaileek ordu asko emango dituztela sua itzaltzen.