Aiarako Alderdi Popularrak mehatxuak salatu ditu
Laudioko egoitzan jomuga ikurrak pintatu dituztela salatu du Santiago Abascal Aiara eskualdeko
presidenteak. Egoitzako kristaletan Alderdi Popularraren ikurra jomuga baten barruan hainbat aldiz
pintatu dutela salatu du eledun popularrak, "guztiz gaitzesten ditugu mota honetako bandalismo
ekintzak".
Santiago Abascalen iritziz, "pintaketa hauen helburu bakarra kikiltzea eta beldurraraztea da,
baina ez dute lortuko". Mota honetako ekintzak ez direla zigorrik gabe geldituko adierazi du
Alderdi Popularreko presidenteak.
Era berean, salatu dutenez, duela astebete Alderdi Popularraren kontrako beste pintaketa batzuk
agertu ziren herriaren erdigunean, "Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol
ministroa jomuga batean jartzen zutenak".
Ekintza hauek epaitegietan salatuko dituztela adierazi du Alderdi Popularrak.
Laudioko egoitzan jomuga ikurrak pintatu dituztela salatu du Santiago Abascal Aiara eskualdeko presidenteak. Egoitzako kristaletan Alderdi Popularraren ikurra jomuga baten barruan hainbat aldiz pintatu dutela salatu du eledun popularrak, "guztiz gaitzesten ditugu mota honetako bandalismo
ekintzak".
Santiago Abascalen iritziz, "pintaketa hauen helburu bakarra kikiltzea eta beldurraraztea da, baina ez dute lortuko". Mota honetako ekintzak ez direla zigorrik gabe geldituko adierazi du Alderdi Popularreko presidenteak. Era berean, salatu dutenez, duela astebete Alderdi Popularraren kontrako beste pintaketa batzuk agertu ziren herriaren erdigunean, "Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa jomuga batean jartzen zutenak".
Ekintza hauek epaitegietan salatuko dituztela adierazi du Alderdi Popularrak.