Igandera arte jaietan da Gardea auzoa

Hiru Gurutzetan ekin zitzaien atzo maiatzaren 6ra arte luzatuko diren Gardea auzoko jaiei. Eguraldia lagun, Santa Krutzeko baselizara igo ziren bertan bildutako herritarrak. Jaiek bihar izango dute jarraipena, mezaren ostean kontzertua eskainiko baitute Andere abesbatzako emakumeek. Arratsaldeko protagonistak ere Emakumeak izango dira, 19etatik aurrera gomazko paleta partidak izango baitira Gardeako frontoian. Egunari bukaera emateko Lankaietako Lagunak txistulari taldeak kalejira egingo du auzoan.

Hiru Gurutzetan ekin zitzaien atzo maiatzaren 6ra arte luzatuko diren Gardea auzoko jaiei. Eguraldia lagun, Santa Krutzeko baselizara igo ziren bertan bildutako herritarrak. Jaiek bihar izango dute jarraipena, mezaren ostean kontzertua eskainiko baitute Andere abesbatzako emakumeek. Arratsaldeko protagonistak ere Emakumeak izango dira, 19etatik aurrera gomazko paleta partidak izango baitira Gardeako frontoian. Egunari bukaera emateko Lankaietako Lagunak txistulari taldeak kalejira egingo du auzoan.

Jaiak atzo hasi baziren ere, txupinazoa ostiralean botako dute Gardean, arratsaldeko 19etan hain zuzen ere. Txupinazoa baino lehenago boloak izango dira arratsaldeko protagonista, haurrak eta emakumeak arituko dira auzoko bolatokian. Arratsaldeko zortziretan txistorrada izango da, eta segidan, dantzaldia Memphis orkestrarekin.

Larunbatean bolo lehiaketek aurrera jarraituko dute, eta bizikleta zaleek ere bizikleta martxan parte hartzeko aukera izango dute. Eguerdian haurrentzako entzerrua izango da simulatutako zezenekin, eta arratsaldean Galtzagorriko kideak izango dira Gardean buruhandiekin. Gauen berriz ere Memphis orkestra arituko da.

Igandean bukatuko dira aurtengo Gardeako Jaiak, eskupilota eta mezaz gainera,  Santa Krutzeko bazelizan euskal dantzen emanaldia eskainiko du Kilkerrak taldeak. Herri bazkaria ere izango da eguerdian, bai eta mus, tute, briska eta domino txapelketak. Jaiei bukaera emango die San Roque musika bandaren kalejirak eta jai guztiak girotuko dituen Memphis orkestraren dantzaldia.

 

Maiatzak 3, osteguna
12:00etan - Meza Santua. Ondoren Andere abesbatzaren kontzertua eta luntxa Gizarte-etxean.

19.00etan – Emakumezkoen gomazko paleta partidak Gardeako frontoian (Araba eta Bizkaiko bikote txapeldunen parte hartzearekin).

19.00etan – Kalejira Lankaietako lagunak taldearekin.

Maiatzak 4, ostirala

 16.30ean – Gardeako Bolatokian, eskolarteko Santa Cruz bolo jaurtiketaren sari nagusia. Bolatoki Ruperto Urquiko Klubak antolatuta.

18.00etan – Gardeako Bolatokian, Senior eta Emakumezkoen arteko Santa Cruz bolo jaurtiketaren sari nagusia.

19.00etan – Txupinazoa eta txosna irekiera.

20.00etan – Txistorrada eta dantzaldia Memphis orkestrarekin.


Maiatzak 5, larunbata
10.30ean – Gardeako Bolatokian, eskolarteko Santa Cruz bolo jaurtiketaren sari nagusia.

11.00etan – Bizikleta martxa Laudioko plazatik Santa Krutzeko bazelizaraino.

11.30ean - Gardeako Bolatokian, Senior eta Emakumezkoen arteko Santa Cruz bolo jaurtiketaren sari nagusia.

12.30ean – Simulatutako zezenekin haurrentzako entzierroa eta pintxo-potea txosnan.

16.30ean – Gardean, Galtzagorri taldeko buruhandiak.

18.00etan – Gardeako frontoian, Nagusien paleta txapelketa. Herriaren klubak antolatuta.

18.00etan – Txokolatada.

20.00etan – Simulatutako zezenen entzierroa haurrentzat eta pintxo-potea txosnan.

21.00etan – Dantzaldia Memphis orkestrarekin.


Maiatzak 6, igandea
10.30ean – Benjamin arteko pilota partidak Gardeako frontoian. Jarraian bat bateko pilota partidak.

11.30ean – Meza santua Santa Krutzeko bazelizan, Santa Luzia abesbatzarekin. Jarraian abesbatzaren kontzertua.

13.00etan – Santa Krutzeko bazelizan euskal dantzak Kilkerrak taldearen eskutik.

13.30ean – Pintxo-potea txosnan.

14.30ean – Herri bazkaria, zozketa eta jarraian mus, tuta, brisca eta domino txapelketak.

19.00etan – San Roque musika bandarekin kalejira eta dantzaldia Memphis orkestrarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide