Biztanleriari dagokionez Bizkaiko herririk txikiena denak herriko ondare linguistikoa jasotzeko ahalegin handia egin du azken hilabeteotan. Emaitza gaur aurkeztuko dute (maiatzak 4) arratsaldeko 19:30ean Arakaldoko udaletxean. "Aurkezpena giro goxoan egin nahi dugu, eta herrikoa ez den jendea ere gonbidatu nahi dugu ekitaldi xume honetara" adierazi dute antolatzaileek. Aurkezpenera hurbiltzen diren pertsonek maparen ale bat eskuratu ahal izango dute.
Herritarren parte hartze zuzenerakin osatutako lan honek Arakaldoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaltzaindiaren babesa jaso du, eta aurkeztu eta berehala sarean jarriko dute edonoren eskura.