Itzuliaren 52. edizioa atzo hasi zen Gueñes herri bizkaitarrean. Aurtengo itzuliak 6 etapa izango ditu, eta bigarrenean zeharkatuko du Aiaraldea; Gueñes-Gasteiz saioan hain zuzen ere. Txirrindulariak eguerdiko 13:3Oak aldera sartuko dira eskualdean, Lantenotik heldu, Menagarai, Ibaguen eta Arespalditza igaro, eta Gasteizerako bidea hartuko dute Saratxo, eta Urduñako Barrerilla mendatetik gora. Guztira 165.7 km izango ditu gaurko etapak.
Aurtengo Euskal Herriko itzulian 20 taldeetan banatutako 198 txirrindularik parte hartuko dute. Talde ia guztietako zuzendariek aitortu dute Euskaltel Euskadi taldea dela itzulian garaitu beharreko taldea; "etxean jokatzen dutelako". Samuel Sanchez da talde euskaldunaren liderra.