Aiaraldea Komunikazio Leihoak eta beste 18 tokiko komunikabidek Tokikom enpresa sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2012ko mar. 21a, 08:47

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko bazkide diren 19 hedabidek eta Topaguneak berak TOKIKOM enpresa sortu berri dute. Enpresaren eratze ekitaldia larunbatean Eskoriatzako HUHEZI fakultatean egin zen. 19 hedabide hauen artean aurkitzen da www.aiaraldea.com web-gunea kudeatzen duen Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkartea. Tokikom enpresaren eraketak tokiko hedabideek 2009an hasitako bideari jarraipena ematen dio eta tokiko hedabideen etorkizuna elkarlanean diseinatzeko tresna izateko helburua du.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko bazkide diren 19 hedabidek eta Topaguneak berak TOKIKOM enpresa sortu berri dute. Enpresaren eratze ekitaldia larunbatean Eskoriatzako HUHEZI fakultatean egin zen. 19 hedabide hauen artean aurkitzen da www.aiaraldea.com web-gunea kudeatzen duen Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkartea. Tokikom enpresaren eraketak tokiko hedabideek 2009an hasitako bideari jarraipena ematen dio eta tokiko hedabideen etorkizuna elkarlanean diseinatzeko tresna izateko helburua du.

Komunikabideen sektorea garai zailak bizitzen ari den honetan, Eskoriatzan bildutako hedabideek 3 eginkizun nagusi egotzi dizkiote enpresa berriari: Alde batetik elkarlanerako esparru komunak eraiki eta kudeatzea; publizitatea, ekoizpena, teknologia, trebakuntza, barne komunikazioa... Bestetik solaskidetza sendoa lortzea euskarazko hedabideen sektorearekin eta erakundeen aurrean. Eta azkenik toki hedabideen balizko integrazioaren diseinua proposatzea eta horren inguruko adostasuna eraikitzea.

Mugimendu honekin, tokiko hedabideek, barne kohesioa lantzeaz gainera, Euskal Herri mailan zirriborratzen hasi den euskal hedabideen arteko elkarlana ere erraztu nahi dute, foro horretara ere ahots bateratua ekarriz.

 

Gainera, TOKIKOMek maila goreneko gogoeta prozesua ere abiatu nahi du. Hedabideok helburu baino, tresna gisa ulertuta, funtsezko galdera bati erantzun nahi dio sozietate eratu berriak: Zer nolako egitura komunikatiboa behar du euskal hiztun komunitateak mundu globalean komunitate gisa bizirauteko?

 

Aiaraldea Komunikazio Leihoa eta beste 18 komunikabide

Ekimenak oso harrera ona izan du hedabideen artean, hala Topagunea Federazioan daudenen artean nola Topagunetik kanpokoetan. Larunbatean Eskoriatzan egindako ekitaldian 19 tokiko komunikabide kudeatzen dituzten beste hainbeste elkartek bat egin zuten ekimenarekin, baina aurrerantzean ere  ateak zabalik egongo dira gerora ere gerturatu nahi dutenentzat.

Tokikom enpresa berriaren bazkide dira ondoren zerrendatzen diren tokiko komunikabideak:

Elkartea

Papera

Irratia

TB

www

Totoan

(Txorierri, Biz.)

Aikor

 

 

www.aikor.com

M. Larramendi

(Andoain, Gip.)

Aiurri astekaria

 

 

www.aiurri.com

Aiurri hamaboskaria

 

 

DHK

(Durangaldea, Biz.)

Anboto

 

 

www.anboto.org

Pausumedia

(Behe Bidasoa, Gip. /Lap.)

 

Antxeta Irratia

 

www.antxetairratia.com

Goiena

(Debagoiena, Gip.)

Goiena papera, Asteleheneko Goiena

Arrasate Irratia

Goiena Telebista

www.goiena.net

Baleike

(Zumaia, Gip.)

Baleike

 

 

www.baleike.com

BLB (Bilbo, Bizk.)

Berton

 

 

 

Prest

 

 

 

Elgoibarko izarra

(Elgoibar, Gip.)

Barren

 

 

www.elgoibarren.net

Bierrik Fundazioa

(Sakana, Naf.)

Guaixe

Beleixe irratia

 

www.guaixe.net

Galtzaundi

(Tolosa, Gip.)

Galtzaundi

 

 

www.galtzaundi.com

Dobera
(Hernani, Gip.)

Hernaniko Kronika

 

 

www.kronika.net

Mailope

(Araitz-Betelu, Larraun, Lekunberri, Naf.)

Mailope

 

 

 

Noaua

(Usrubil, Gip.)

Noaua

 

 

www.noaua.com

Pil-Pilean

(Soraluze, Gip.)

Pil-Pilean

 

 

www.plaentxia.com

Ttakun

(Lasarte, Gip.)

Txintxarri

 

 

www.txintxarri.info

Bizarra Lepoan

(Uribe Kosta, Biz.)

UK

 

 

www.aldizkaria.biz

Ukberri.net (Uribe-Kosta, Biz.)

 

 

 

www.ukberri.net

Uztarria

(Azpeitia, Gip)

Uztarria

 

 

www.uztarria.com

Aiaraldea.com

 

 

 

www.aiaraldea.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide