Asteburu honetan, zehatz-mehatz ostiralean, Koikili Lertxundi, Athletic-eko jokalaria dena eta Igor Anton ( Euskaltel Euskadiko txirrindularia) izango ditugu gure artean. Kirola eta euskararen inguruko hitzaldi bat emango dute Arespalditzan.
Euskararen erabileraren garrantzia haur eta gazteei helaraztea eta, horrez gain, gai honetaz kontzientzia hartzea da solasaldi honen helburua.. Hitzaldia otsailaren 24an emango dute. Udaletxeko aretoa erabiliko dute horretarako arratsaldeko 19:30tatik aurrera.
Beraz, kirolzaleak eta euskaldunak bazarete, hurbildu ostiralean Arespalditzara eta gozatu kirolariek esaten dutenaz.