Aiaraldeko informazioa euskarri ezberdinetan eta euskaraz zabaltzeko helburuarekin sortutako web-guneak apirilean beteko ditu bi urte. 2010eko apirilaren 7an Amurrioko plazan ireki zituen ate eta leihoak web-gune honek, eta 2011 izan da urtebeteko ziklo osoan izandako bisita datuak neurtu eta aztertzeko lehenengo aukera. Jasotako datuak oso positiboki baloratzen ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Web-gunea komunikabide bezala asko indartu da 21 hilabete hauetan egindako bidean, orain are eta aurrerago egitea da erronka, euskarari behar duen auspoa emateko.
Bisita kopurua bikoiztu da urtebetean
Web-guneak 2011. urtean 170.373 bisita izan ditu, 2010 urtekoan sarean emandako 9 hilabetetan izandakoen bikoitza baino gehiago. Izandako bisitari kopurua ere bikoiztu egin dugu urtebetean, 51.867 bisitari hain zuzen ere (21.359 2011. urtean). Bisita bakoitzean, bataz beste, 3,22 orrialde ikusi ditu erabiltzaileak, guztira urtebetean milioi erdi orrialdetik gora ikusi dira (548.774 orrialde).
Hilabetez hilabete erreparatuz gero, aurten iazko datu guztiak hobetu ditu web-guneak, eta maiatza eta ekaina izan ziren bisitari gehien izan zituzten hilabeteak, 20.800 eta 18.420 bisita hurrenez hurren. Udal eta Foru hauteskundeetan Aiaraldea Komunikazio Leihoak egindako lana eta Laudion ospatutako Araba Euskaraz jaiaren jarraipena izan dira dudarik gabe bisitari gehien erakarri dituzten edukiak.
Udal hauteskunde egunean 1509 bisita, hurrengoan 1439 (urteko egun potenteenak)
Edukiak
38 erredaktorek 932 albiste
107 bideo
142 kultura proposamena
Sare sozialak
twiter zaleak
facebook zaleak
argazki bildumak
Greba orokorra, korrika, hauteskundeak eta araba euskarazak interesa piztu zutela esan.
Hilabete guztietan 2010ko emaitzak hobetu genituen
Albiste eta bideo ikusienen gainean zerbait aipatu.
Berriak "Tokiko informazioa" jarri zuela, huu zer den azaldu, handik 8046 bisita etorri direla eta Berriara lotura jarri.
Udako argazkien ataria eta huteskuendeen atari berezia egin genuela aipatu eta bide batez hauteskundeen emaitzei lotura sartu.
2012an emaitza horiek hobetzeko lan egingo dugu.