Berria egunkariak sustatu eta Laudioko Atletismo klubak, Udalak, Basalarrinak eta Euskarri Kirol Elkarteak antolatutako Herri Krosaren V. edizioa urtarrilaren 29an izango da, igandez. Aurreko edizioetan krosak San Blas azokaren ospakizunekin bat egin badu ere, aurtengoan antolatzaileek igandean eta goizez egitea hobetsi dute, mota honetako lasterketetan ohikoena delako.
Aurtengo lasterketaren ibilbideak 10 kilometro izango ditu, eta korrikalariek izena eman ahal izango dute www.kirolprobak.com atarian, edo Laudioko Euskadiko Kutxaren bulegoan edo Olimpus kirol dendan.
Lasterketa herrikoi honen helburua euskara eta kirola uztartzea dira, eta zentzu horretan ez da diru-saririk emango; maila ezberdinetan sailkatzen diren lehenengo lasterkariek garaikurrak jasoko dituzte, eta parte hartzaile guztiek oroigarri bat. Antolatzaileek lasterketaren antolakuntzan parte hartzeko eskari publikoa egin diete herritarrei “herri-lasterketa bat izanik kolaborazio herrikoia ezinbestekoa da”.
Lasterketan parte hartzeko arautegia ezkerreko zutabean erantsita dago.
Iazko lasterketaren irudiak ikusteko egin klik HEMEN.