Saraubeko mahai historikoa lapurtu dutela jakinarazi du foru-poliziak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko abe. 28a, 09:38

Foru-poliziak jakinarazi duenez, gaur goizean goiz, Aiarako monumentuen ohiko zaintza-errondan ohartu dira mahaiaren lapurretaz. "Zur eta lur geratu gara, nire kidea konturatu ere ez da egin, zelaia horren garbi eta txukun ikusita... ezinezkoa da, ez du batere zentzurik, nork eta nola egin du lapurreta? Nola mugitu dute horrenbesteko pisua duten harritzarrak?".  Poliziak baieztatu digunez, zelaiak ez du inolako babes edo segurtasun neurririk, eta hogeitalau orduz irekita dago.

Lapurretaren egileen inguruko hainbat hipotesi ari da azterzen polizia

Foru-poliziak jakinarazi duenez, gaur goizean goiz, Aiarako monumentuen ohiko zaintza-errondan ohartu dira mahaiaren lapurretaz. "Zur eta lur geratu gara, nire kidea konturatu ere ez da egin, zelaia horren garbi eta txukun ikusita... ezinezkoa da, ez du batere zentzurik, nork eta nola egin du lapurreta? Nola mugitu dute horrenbesteko pisua duten harritzarrak?".  Poliziak baieztatu digunez, zelaiak ez du inolako babes edo segurtasun neurririk, eta hogeitalau orduz irekita dago.

Lapurretaren egileen inguruko hainbat hipotesi ari da azterzen polizia

Poliziak ikerketa abiatu du mahai historikoaren lapurretaren egilea nor den argitzeko. Arabako Foru polizia buruaren arabera, "ondo antolatutako taldea izan da, pertsona bakar batek ezin baitu pisu hori mugitu". Saraubeko mahaiaren esangura politiko eta historikoa kontuan hartuta, interes politikoek gidatutako lapurreta dela uste du poliziak; "goizegi da ikerketan mahaigainean ditugun aukerak zabaltzeko, baina susmo handiak ditugu lapurretaren atzean leiha politikoan diren bi alderdi abertzale nagusietako bat dagoela". Polizi-buruak gehiago zehaztu ez duen arren, pentsatzekoa da Aiarako Kuadrillaren presidentearen hautaketan Bildu eta EAJk izandako leihaz ari dela.

Bestelako hipotesiak ere mahaigainean ditu foru-poliziak "ez baita aukera bakar bat ere ez baztertu behar". Gehiago zehaztu nahi izan ez duen arren, bestelako iturriek berretsi digute lapurretaren egilea "Aiarako identitate foruzalearen aldeko mugimendu tradizionalista" izan daitekeen aztertzen ari dela, duela zenbait hilabete, Aiarako Kuadrillako presidentean bertan kargua zin egin zuenean "mahai eta zelai sakratua iraindu" zela salatu baitzuen agiri baten bitartez.

Aiarako Alderdi Karlistak ere urjentziazko adierazpena egin du. Bere ustez, azken gertakizun hau Aiaran ematen ari den ohituren aurkako beste eraso bat besterik ez da. "Azken urteotan ikusi duguna astakeri hutsa da. Nahiz eta Espainiar Konstituzioak gure Foru Historikoak onartu, ez ditu benetan defendatzen. Emakumeak bozkatzea! Zer izango da hurrengoa? Emakume bat alkatea izatea?".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide