Arrankudiaga-Zolloko Udalak Neguko Oporren egitaraua aurkeztu berri du. Eskaintza anitza da eta txikitxoenek, batik bat, ikuskizunez eta irteerez gozatzeko aukera zabala izango dute. Gaur bertan, arratsaldeko 8etatik aurrera, musika eskolako ume, gazte zein nagusien kontzertua ikusteko parada izango dugu Gizarte-Etxean.
Bihar arratsaldean, urtero bezala, Olentzero helduko da herriko frontoira bere asto gainean, pipa hortzetan duela eta gurdia ikatzez beteta, haurrei musuak lapurtzeko prest. Jarraian eta leku berean, eskupilotako partidak izango dira Kamaraka Eskupilotak eskainita.
Abenduaren 27an eta 28an, berriz, irteerak antolatu dira. Lehenengoan, guraso elkarteak antolatuta, herriko umeak PINera joango dira. Asteazkenean, Euskal Selekzioaren partida ikustera joateko autobusa jarri du udalak. Sarrerak prezio merkeagoan eskaini dira 18 urtetik beherakoentzat.
Abenduaren 30ean, 11etatik aurrera, ausartenek euren dohainak erakutsiko dituzte Elexaldeko bolatokian antolatuko den bolo txapelketan . Eta ordu bat beranduago, frontoian, herriko umeek Jolas Parkean dibertitzeko aukera izango dute, goizez eta arratsaldez. Urtarrilaren 3an, “Horton” pelikularen emanaldiarekin, amaitutzat emango dugu jai egitaraua.