Artista amurrioarrak urte hauetan egindako 24 lanek osatzen dute gaur ireki den erakusketa. Zehazki, Europan egindako 10 argazki montaia eta disziplina eta teknika ezberdinetako beste 14 lan egongo dira ikusgai La Casonan. Izquierdo hainbat teknikatan trebatu da urte hauetan; litografiak, kalkografiak, offsetak, muralak, diseinu grafikoa, bideo animazioak... Egindako lanaren aitortzan, hainbat sari jaso ditu artista gazteak, Animadrid sariketa besteak beste.
Italian urtebetez Arte Ederrak bukatzen aritu ostean, herrira itzuli eta urtarrilaren 11ra arte ikusgai egongo den erakusketa prestatu du.Era berean, Izquierdo animaziozko film luze batean parte hartzen ari da azken aste hauetan.
Irune Izquierdoren lan gehiago ezagutzeko: web-gunea eta argazki bildumak:
Erakusketa bisitatzeko ordutegia goizeko 10etatik 14etara eta arratsaldeko 17tatik 19tara izango da.