"Pertsona migranteen eta bertakoen arteko aldebiko prosezua izan beharko luke integrazioak"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko abe. 18a, 13:04

BRENDA CASTRILLO VALLE (Chontales-Nikaragua, 1966).

BRENDA CASTRILLO VALLE (Chontales-Nikaragua, 1966). Gaur pertsona migratzailearen eguna dela baliatuta, Airaldera duela hamarkada bat baino gehiago etorri zen Brenda elkarrizketatu nahi izan dugu bere bizipenetik abiatuta, pertsona migratzaileen fenomenoaren gainean hausnarketarako zenbait elementu mahaigaineratzeko. Brenda Castrillo Menagarain bizi da gaur egun, eta hainbat kolektiborekin batera lan egiten du "integrazioa pertsona migranteen eta bertakoen arteko aldebiko prozusua" izan dadin.

Pertsona migratzaileen eguna da gaur, zein erronka uste duzu duela kolektibo honek? 

Lehenik eta behin, pertsona migranteok bertako herritarrek dituzten aukerak baldintza berdintsuetan izan ditzagun antolatzen jarraitu. Bigarrenez, instituzioeei etorri berriak ikusarazteko politikak bideratzeko interpelatu, ez soilik etorkina lan subjektutzat edo dirulaguntzen jasotzailetzat ikusiz, baizik eta jendarte honen subjektu dinamikotzat. Migrazioa gertakari soziala da, pertsonek, euren aniztasun kulturalarekin eta ondasunekin aberastasuna sortzen dute doazen lekura doazela. Azkenik immigrazioa kriminalizatzeko joerari aurre egin nahi diogu, migratzaile-herriari egotzitako estereotipoak suntsitu. Aurreiritzien araberako esamesak eraikitzen dira, eta hauek elkarbizitza eta integrazioa ahultzen dute.

Euskaldunok ere asko migratu dugu beste herri batzutara historian zehar, nola kokatzen dituzu zuk mota honetako jende mugimendu hauek?

Bi aro migratzaile garrantzitsu eman dira, XIX. mendekoa eta XX. mendearen hasierakoa, mundu osoko herritarren %10a mobilizatu zutenak. Gaur egungoa, XX.Mendekoa, hirugarren aro migratzailea litzateke, inongo aurrekaririk gabea. 214 milio pertsona migrante daude munduan, hau da, mundu osoko herritarren % 3,1a. 

Euskal migrazioak, arrazoi berdinak izan zituen emigratzeko, bizitza eta soldata hobeago bat bilatzea. Gaur egungo migrazioaren arrazoiak berdinak dira, baina fenomeno honen esanguratsuena egungo testuinguru politiko eta ekonomikoa da (globalizazioa), herrien arteko harreman aldebikoek bultzatzen baitituzte hein handi batean pertsona mugimendu hauek. Hauek ez dira faktore bakarrakprozesu migratzailearen dinamika propioak ere eragiten baitu, eta nola ez, faktore politikoek ere.

Ze zailtasunekin topatzen dira pertsona etorri berriak?

Migratzeko erabakia, ez da erabaki indibuala, ingurune familiarrean hartutako erabakia baizik. Hortaz, sare migratzaileak, familiak, edota herri hartzailean dagoen kontaktu batek errazten du migratzailearen egonkortzea. Zailtasunak, sare sozial konkretu hori harrera-jendartean integratuta ez dagoenean ematen dira. Harrera -jendarte horren ezagutza faltan, euren kultura, ohitura, arau, eskubide, eta betebeharren ezagutza faltan. Horrek bai zailtzen duela gizarteratzea, eta esango nuke, harrera-herriaren kultura-politeken inguruan informatu edo ezagutuko duen sarerik egon ezean, pertsona hauen integrazioa baldintzatu geratuko dela.

Jendartean gero eta hedatuago dago atzerritarrarekiko mesfidantza, zer iritzi duzu aurreiritzi hauekiko?

Iritzi ezkor eta erregresiboa dut Europar Batasunak eta kide diren estatuek indarrean mantentzen duten eskubideen errespetu faltarekiko eta diskurtso humanistarekiko. Alain Tourainek (1925) hurrengoa baieztatzen du; “Une honetan Europan indarrean dagoen mugimendu soziopolitikoa, arrazakeria eta xenofobiarena da". Autore honek azpimarratzen du orainarteko krisi egoerarik sakonenak -1929koak-utzi zigun ondorioa nagusia nazismoa dela.

Egungo krisian, migrazioa kriminalitatearen baitan kokatzen da, ez soilik arlo kriminalarekin lotutakoa, baita pertsona migranteak estatuko baliabideen hartzaile diren sinesmanerekin ere, eta horrek beldurra eta baztertzea eragiten dute bertoko herritarrengan.

Duela 2 egun, dohako egunkari batean “Transatlantic Trends”en ikerketa batek datu argitaratzen zuen EEBBko herritarren %53ak, eta Europar Batasauneko herritarren %52ak migrazioa, aukeratzat baino, arazotzat duela. Europear Batasuneko eta estatu espainoleko politika migratorioak, kontrola eta kudeaketaren politikak dira, eta maila oso txikian, integrazioarako politikak. Ez dute migrazioa, bere dinamika sozial propioarekin gertakari sozialtzat baloratzen.


Etorri berrien taldea antolatuak daude Aiaraldean? Zein helbururekin osatzen dira horrelako taldeak?

Ez daude guk nahi beste elkarte eskualdean, lehen esandakoagatik hain zuzen, antolatzea soilik erronka bat delako. Pertsona migratzaileak, askotan, ikusgarritasunik ez duten lanetan dihardute, eta bertoko herritarrekin bat egiten ez duten lan-ordutegiak dituzte, ez dago horrenbesteko harreman sozialik, eta horrek integrazioa eragozten du.

Taldeak hasieran, kohesionatzeko sortzen dira, jarduera kulturalak egiteko eta elkarren artean harremantzeko. Denboraren poderioz, anitzagoak dira, baina egun, oraindik ez da eskualdean existitzen migratzaileen eta bertoko elkarteen arteko sare-lanik


Zenbat etorri berri bizi dira Aiaraldean, daturik bai? Asko hazi da kopuru hori azken hamarkadan?

Euskal Herriko migrazioaren hazkundea "Ikuspegi"ren arabera,  18,198 (%0, 7) pertsonakoa izan zen 1998an, eta 18,198 (0,7%) pertsonakoa 2011. urtean. Hortaz, azkenengo hamarkadan, herri migratzailearen portzentaia hazi egin da. Bertako biztanleek %20ko pertsona-migratzaile kopurua dagoenaren pertzepzioa duten arren, errealitateak, %6, 5koa besterik ez dela esaten digu. Krisi ekonomikoaren testuinguru batean gauden arren, herri-migratzailea Euskal Herrian ondo sustraituta dagoela  ikus daiteke eta alde egiteko asmorik ez duela.

Aiarako Kuadrilla osatzen duten herrietan, biztanleri osoa kontutan harturik, herri-migratzailea 1,886 pertsonek osatzen dute“Ikuspegi”ko datuen arabera (2010). Udalerriz udalerri, hurrengoak dira datuak; Laudio 847 (%4,57), Amurrio 718 (%7,14), Artziniega 107 (%5,8), Okondo 53 (%4,7), Aiara 61 (%2.1). Portzentaia txikiak  dira, ez dutenak bertoko biztanleriaren %20ko kopuruaren pertzepzio hori egiaztatzen.

Herri migratzaileaz ari naizenean, Europar batasuneko pertsonetaz eta Europar Batasuneko herrietatik kanpokoetaz mintzo naiz. Komunikabideek aldiz migratzaileak, afrikarrak, hegoamerikarrak eta asiarrak direla helarazten digute. Mugimendu migratzailea, politizatu den kontzeptu demografikoa da.


Euskara diglosi egoera batean bizi bada ere, zer garrantzi du hizkuntzak etorri berrien integrazioan?

Zalantzarik ez dag,o Euskara beste integrazio tresna bat da, horregatik, gure udalerrietan sortzen ditugun politikak, herri migratzailea tartean sartzeko ahalmena izan beharko luke horretarako tresnak eskainiz, ikasketak hasieratik erraztuz, eta gure herrien egoera politikoa, ekonomikoa eta kulturala ezagutaraziz. Aldi berean, lege migratorioak, hiritar etorri berrien mugikortasun sozialak oztopo izan ez daitezen borrokatuz.

Proposamen bat izan daiteke D ereduan eskolaratzea promozionatzea. Ez badugu kolektibo migratzailearen seme-alaben eskolaratzea eredu honetan promozionatzen, epe luzera, honek arazoak sortuko ditu hiritar hauen integrazioan, hizkuntza eta kasu honetan euskara kohesiorako tresna baita.

 

(Itzulpenak: Elixarraitz Mendiguren)


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide