Aiaraldeko lagunekin batera asteburu pasa ederra egiteko aukera izango duzu abenduaren 16tik 18ra. Tologorriren magalean, bideoak grabatu, blogak sortu... eta multimediaren munduko jarduerekin ikasi eta gozatzeko aukera izango duzu. Jolasak, tailerrak eta multimedia ekintzak izango dira protagonistak. Eta horretarako, bideogile eta begirale talde jatorra izango duzue zain, noski!!
Lur hauetako 14-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako asteburu pasa izango da abenduaren 16tik 18rakoa. Ostiral arratsaldean hasi eta igande bazkal ostera arte luzatuko da. Treneko bidaia egingo dugu Arrankudiagatik Urduñara arteko geltokietan batuz, eta itzulera berdin- berdin.
Asteburuko egonaldirako,ordea, izen ematean garaiz ibili beharko zarete denak. Ez da denontzako lekurik izango eta! Beraz, horretarako ondorengo helbidean bete beharko duzue izen emateko formularioa: ume.aiaraldea.com